Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Langabezian geratzen den langileak epe batean zehar jasotzen duen diru-kantitatea, aurretik Gizarte Segurantzari egindako ekarpenen araberakoa.
langabezia-prestazio
Inhibitu, eragotzi edo geldiarazi egiten duena.
inhibitzaile
Inhibitzaile.
inhibigarri
Diru kopuru handia.
dirutza
Biztanleria.
jendetza
Jendalde.
gizalde
Jende multzo handia.
gizaldra
Aldagai independentea edozein puntutan gehitzean, haren funtzio matematikoaren malda edo gehikuntza erlatiboa ematen duen funtzioa.
deribatu-funtzio
Deribatu-funtzio.
funtzio deribatu
DNA sekuentzia edo zatia, organismo jakin baten genoman zehar mugitu daitekeena, mutazioak sorraraziz horrela.
transposoi
Izaki bizidun batzuengan, zentzumenetatik jasotako informazioa jaso eta gorputzaren erreakzioak koordinatzen dituen sistema fisiologikoa, neuronetatik abiatzen diren nerbioek osatua.
nerbio-sistema
Kazetaritza-lanetarako edota gertakari sozialak dokumentatzeko argazkiak egiten dituen argazkilaria.
fotokazetari
Landa eremuko labore-lurrak minifundio izeneko lursail txikietan banatuta dauden jabetza-sistema, berarekin produktibitate eskasekoa dakarrena.
minifundismo
Buztina kofratuetan sartuz eta lehortzen utziz altxatzen den horma.
buztin-horma
Fotokazetariaren edo argazkia kazetaritza-laneterako egiten dituen argazkilariaren lanbidea.
fotokazetaritza
Gertakari sozialak argazki bidez dokumentatzen dituen kazetaritzaren eta argazkigintzaren azpigeneroa.
fotokazetaritza
Ardiak eta beste abereak zaintzeko baliatzen den txakurra.
artzanor
Ardiak eta bestelako abereak zaintzeko hezia dagoen txakurra.
artzain-txakur
Artzain-txakur.
ardi-txakur
Artzain-txakur.
artzakur