Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Munduko nazio eta herrialdeen artean gertatzen diren truke komertzialen multzoa.
nazioarteko merkataritza
Gainazal baten gainean jarrita, argia igorri eta horren islada sentsore batean jasoz berarekin egiten den mugimendua jasotzen duen sagua.
sagu optiko
Ezponda bateko lurra eusteko eraikitzen den horma.
euste-horma
Gainazal baten gainean mugitzearekin batera, azpian dituen bola eta ondoko arrabolak mugiarazi eta horrela berarekin egindako mugimendua detektatzen duen sagua.
bola-sagu
Herrialde batzuetan diharduen meatzaritza sektoreko enpresa.
meatzaritza-multinazional
Kristautasunean, erretore edo parroko baten zuzendaritzapean dagoen sinestunen komunitatea, gehienetan auzo edo herri bati lotua.
parrokia
Parrokia edo erretore baten zuzendaritzapean dagoen sinestunen komunitate bati atxikita dagoen eliza-eraikina.
parrokia-eliza
Prozesu baten bitartez sortzen den gai edo objektu materiala.
produktu
Gizakiaren beharra asetzeko ekoitzi eta eskaintzen den ondasun edo zerbitzua.
produktu
Txartel nagusia ordenagailuko hedatze-txartel batekin lotzeko erabil daitekeen konexioa.
hedatze-erreten
Hedatze-erreten.
hedapen-erreten
Abantailak nahiz desabantailak dituen erabakia.
aho biko ezpata
Adibideak: Aho biko ezpata dira zigorrak.
Aho biko ezpata.
bi ahoko ezpata
Industria babestu eta sustatzeko aurrera eramaten diren erabaki politikoen multzoa.
industria-politika
Euste-horma.
eustorma
Organismo baten metabolismoan erreakzio kimiko baten katalizatzailea den biomolekula.
entzima
Bioingeniaritzan edo ingeniaritzako metodoak eta tresnak biologiara eta osasun-zientzietara aplikatzen dituen arloan diharduen edo horretan aditua den pertsona.
bioingeniari
Ingeniaritzako prozedurak eta teknikak biologiara eta osasun-zientzietara aplikatzen dituen jakintza-arloa.
bioingeniaritza
Ingeniaritzako metodoak eta teknikak medikuntzara, farmaziara eta beste osasun-zientzietara aplikatzen dituen jakintza-arloa.
ingeniaritza biomediko
Objektu batean eragiten duen azelerazioa neurtzeko tresna, bereziki horren mugimendua eta kokapen-aldaketak atzemateko erabiltzen dena.
azelerometro