Advanced Search
Search Results
11602 total results found
Miseria gorrian, ezer gabe.
larrugorritan
Garesti, asko kostata (zerbaiten ondorioak pairatu edo zerbait ordaindu, saldu edo kobratzeari buruz).
larrutik
Argia emateko mutur batean lasto-sorta bati su emanez erabiltzen den eskuko tresna.
lastargi
Zerbait indarrez estutu edo igurtzi, horren ura edo zukua atera arte.
lauskitu
Maitasunez.
laztanki
Aukera bat beste baten aurretik jarri, nahiago izan.
lehenetsi
Lehengo egoera edo mailara itzuli.
lehengoratu
Horma batean egindako irekidura zabala, eraikin bateko barrualdea argitu eta aireztatu eta handik kanpoaldea ikusteko erabiltzen dena.
leiho
Delako irekidura ixteko ezartzen den zurezko edo beste material batez egindako orria edo orri multzoa.
leiho
Norbait edo zerbait mugitu edo lekuz aldatu.
lekualdatu
Enkante batean ondasun bat eskuratzeko eskaintza bat egiten duen pertsona.
lizitatzaile
Administrazio publikoak deitutako kontratazio batan, produktu, zerbitzu edo lanen eskaintza ekonomikoa egiten duen pertsona edo enpresa.
lizitatzaile
Urez eta lurrez osaturiko ore edo masa.
lupetz
Lupetzez bete edo zikindu.
lupeztu
Suntsitu, galdu.
lurmendu
Gorputzaren luzera osoa lurraren aurka jota erori.
luze erori
Elkarrizketa eta hitzaldi bati buruz, gai bati buruz denbora luzean eta sakonki jardun.
luze eta zabal
Espazioari buruz, azalera oso handia hartuz.
luze eta zabal
Zerbaiten azalera osoa.
luze-zabal
Zerbaiten azalera osoari buruz edo haren azalera osoan.
luze-zabalean