Advanced Search
Search Results
1158 total results found
Iritzi eta ideiei eta haiek adierazten dituzten pertsonei buruz, eztabaidarik onartzen ez duena.
irmo
Gauzak moralki ongi ala gaizki diren era sinplista eta murriztaile batean balioztatzen dituena.
manikeo
Manikeismo edo Mani antzinako maisu erlijiosoaren jarraitzailea, munduan eta gizakiarengan ongiaren eta gaizkiaren arteko nahasketa dagoela baieztatzen duena.
manikeo
Buruan ileak zuriak dituena.
buruzuri
Buruko ileak zuri dituena.
kaskazuri
Gizonez mintzatuz, zaharra edo adinekoa.
agure
Emaitza edo gertaerei buruz, beste batzuen probabilitate berdina duena.
ekiprobable
Kontzeptuei dagokiena; kontzeptuekin loturikoa.
kontzeptual
Urari dagokiona; urarekin erlazionaturikoa.
hidriko
Osasuna duena.
osasuntsu
Osasuna dakarrena.
osasuntsu
Berez bertakoa dena.
autoktono
Berez bertakoa ez dena.
aloktono
Bere saileko beste objektu bati buruz, zentro berdina duena.
kontzentriko
Nahita edo asmo jakin bati jarraiki egin dena.
berariazko
Zerbaitetarako soilik edo horretarako bereziki sortua edo egina.
berariazko
Espresuki edo esplizituki adierazi edo jakinarazi dena.
berariazko
Aurretik izandako kausa batzuen mendean izanik, haien ondorioz emaitza finkoa duena.
determinista
Determinismoari dagokiona.
determinista
Giza itxura duena.
antropomorfo