Advanced Search
Search Results
2360 total results found
Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde edo probintzietako bakoitza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, lurralde horiek foru propioaz gobernatu eta kudeatzeko duten ahalmenari errefe
foru lurralde
Lan egin ahal eta nahi duela, lanik edo enplegurik gabe dagoen pertsona.
langabetu
Ahal eta nahi duela, lanean ari ez den pertsona.
langabe
Emakumearen kanpoko genitalen multzoa, baginaren sarreraren inguruan.
bulba
Eguratsean, leku itxi orotik kanpoaldean.
aire zabalean
Datuen banaketa estatistiko batean, balio edo kategoria bakoitza agertu edo gertatzen den aldi kopurua edo maiztasuna, bereziki itxarondako maiztasunarekin kontrajarrita aipatzen dena.
maiztasun behatu
Aldagai estatistiko bati buruzko datuek hartzen dituzten balioak eta horien maiztasunak, haiek agertzen diren aldi kopurua alegia, azaltzen dituen taula ordenatua.
maiztasun-taula
Keinuak eginez, bereziki komunikatzean.
keinuka
Zeltiar hizkuntzen azpimultzoa da, Europako mendebaldeko uharte eta kostaldean garatua, irlandera, gaelera, manxera eta bretoiera biltzen dituena.
hizkuntza goideliko
Aldagai multzo batean gezi edo antzekoen bitartez haien arteko kausa-efektu erlazioak zehazten dituen diagrama.
diagrama kausal
Aldagai batek sail batzuetan hartzen dituen balioen portzentajeak barra banaren bitartez adierazten dituen diagrama, sail bakoitzeko barra zatiak bata bestearen gainean jarriz.
barra-diagrama pilatu
Zerbaiten nahi; zerbaitetarako gogoa.
nahikari
Zenbaki bat beste zenbaki batek adierazten duen adina aldiz gehitzen duen eragiketa matematikoa.
biderketa
Zenbaki edo adierazpen matematiko bat hainbat aldiz batu egiten duen eragiketa matematikoa.
biderkaketa
Itun Berrian kontatzen den Jesusen miraria, bost ogietatik jende talde handi bati jaten emateko adina ogi sortu zuenekoa.
ogien ugalketa
Laginketan, populazioaren tamaina zati laginaren tamaina; laginketa-frakzioaren alderantzizkoa.
igoera-koefiziente
Denboran zehar garatzen diren irakaskuntza-aldietako bakoitza, irailetik ekainera.
kurtso
Saiakuntza edo behaketa errepikatu batean gertaera jakin bat gauzatzen den aldi kopuruaren proportzioaren bitartez kalkulatzen den probabilitatea.
probabilitate esperimental
Aldi batzuetan zehar, gertaera bat gauzatu edo balio jakin bat suertatu den aldi kopuruaren proportzioa.
probabilitate enpiriko
Bide batetik ateratzea eta horretarako erabiltzen den bidea.
desbideratze