Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Bereziki ekologian, arkeologian eta geografian, lur eremu batean laginak jaso edo behaketak egiteko mugatzen den lur zerrenda.
transektu
Hipsometria edo erliebea erakusten duen mapa, bereziki altuera-tarte bereko eremuak kolore berdinarekin margotzen direnean.
mapa hipsometriko
Eskualde edo lur-eremu baten erliebea sestra-kurben bitartez azaltzen dituen mapa.
mapa topografiko
Uhin batek ingurune desberdinen arteko gainazalean norabidea aldatzea.
islapen
Iturburu batetik erradioak, adarrak edo lerroak luzatuz eratzen den hornikuntza-sarea.
sare erradial
Itsasontziak ekoitzi eta muntatu egiten diren lantegia.
ontziola
Ontziola.
ontzitegi
Ontziak gordetzen diren apala edo apaldun altzaria.
ontzitegi
Alferreko edo baliorik gabeko lana.
alferlan
Nekazaritzako jardueretarako baliatzen diren lursail, instalakuntza eta langileen multzoa, unitate tekniko eta ekonomiko bat osatzen dutenak.
nekazaritza-ustiapen
Nekazaritza-ustiapen.
nekazaritza-ustiategi
Lurra landuz elikagaiak eta erabilera industrialeko gaiak lortzeko landareak hazten dituen jarduera ekonomikoa.
nekazaritza-jarduera
Kuasa-efektu erlazio bat zehazten duen hipotesi zientifikoa.
hipotesi azaltzaile
Artista edo modeloen hautaketarako proba edo ekitaldia.
casting
Aparkatzeko erabiltzen den tokia.
aparkaleku
Aparkaleku.
aparkatoki
Ibilgailu bat toki batean aparkatuta dagoen denbora.
aparkaldi
Aparkatzeko ekintza eta horren ondorioa.
aparkamendu
Erein aurretik lurra iraultzeko erabiltzen den tresna, aberrek edo traktoreek arrastaka eramaten duten burdinazko pieza batez osatua.
golde
Egun batean goldatzen den lurraren neurria.
golde