Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Zerbait egiteari uztea eta horren ondoriozko egoera.
abstinentzia
Sexu-praktikak egiteari, orokorrean edo haietako mota batzuk soilik, uzten zaioneko egoera eta denbora.
sexu-abstinentzia
Mementoko.
mementukoz
Balio zenbakarri, bakan eta isolatuak hartzen dituen aldagaia.
aldagai diskretu
Balio ezberdin gutxi har ditzakeen aldagai estatistikoa; adibidez seme-alaba kopurua familia batean eta ikasturte batean ikasle batek gainditu gabe utzi duen irakasgai kopurua.
aldagai diskretu
Tarte mugatu batean balio kopuru infinitua hartzen duen aldagaia.
aldagai jarraitu
Balio ezberdin asko, teorian infinituraino, har ditzakeen aldagai estatistikoa.
aldagai jarraitu
Populazio baten ezaugarria edo ezaugarri-multzoa, modalitate batzuen arabera jasoa edo balio zehatzen bitartez neurtua.
aldagai estatistiko
Aldatzen ez dena.
konstante
Iraunkorra, behin eta berriz gertatzen dena.
konstante
Balio finkoa duen kopuru, kantitate edo magnitudea.
konstante
Multzo bat osatzen duten elementuen zenbatasuna.
kopuru
Kopuru handikoa.
kopurutsu
Neurtzen den ezaugarria.
magnitude
Aldagai ekonomiko agregatua, eskualde, herrialde edo herrialdem multzo bateko egoera ekonomiko orokorra islatzen duena, hala nola Barne Produktu Gordina, langabezia eta inflazioa.
makromagnitude
Enpresa, erakunde, sektore ekonomiko, eskualde nahiz herrialde bateko ekonomiaren berri ematen duen magnitude edo neurketa.
magnitude ekonomiko
Izar batez mintzatuz, haren distiraren neurria.
magnitude
Materia edo substantzia zati baten neurria.
kantitate
Silabei eta bokalei buruz, luzea edo laburra den azaltzen duen ezaugarria.
kantitate
Zerbaiten kopurua, kantitatea edo neurria azaltzen duen ezaugarria.
zenbatasun