Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Epe jakin batean aktibo finkoetan egindako inbertsioa ken aktibo finko guztien amortizazioa.
kapital-gastu garbi
Era ordenatuan jatorrizko matrize baten errenkadak zutabeekin eta ondorioz zutabeak errenkadekin ordezten dituen matrizea.
matrize irauli
Diagonal nagusitik gora edo behera dauden elementuak 0 diren matrizea.
matrize triangeluar
Diagonal nagusitik behera dauden elementu guztiak zero diren matrize karratua.
matrize goi-triangeluar
Diagonal nagusitik gora dauden elementu guztiak zero diren matrize karratua.
matrize behe-triangeluar
Diagonal nagusian ez dauden elementuak 0 diren matrize karratua.
matrize diagonal
Bigarren diagonal.
bigarren mailako diagonal
Diagonalaren alde banatara simetrikoki elementu berdinak dituen matrize karratua.
matrize simetriko
Aldagai independente anitzeko funtzio baten bigarren deribatu guztiak era ordenatuan ematen dituen matrizea.
matrize hessiar
Matrize alderanzgarri batez mintzatuz, harekin biderturik unitate-matrizea ematen duen matrizea.
alderantzizko matrize
Matrize handiago batetik errenkada eta zutabe zenbait baino ez hartuz osatzen den matrizea.
azpimatrize
Matrize karratu batetik indize bereko errenkadak eta zutabeak aukeratuz eratzen den matrizea.
azpimatrize nagusi
Diagonal nagusiko elementuak berdinak eta beste elementu guztiak, diagonaletik alde banatara, 0 diren matrizea.
matrize eskalar
Elementu guztiak 0 diren matrizea.
matrize nulu
Zenbait zutabe- edo errenkada-bektorek eratzen duten matrizea.
bektoreen matrize
Zutabe eta errenkada guztietan 1 balioa duen elementu bana, edozein kokapenetan eta beste guztiak 0 direlarik, duen matrize karratua.
permutazio-matrize
Zutabe bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
zutabe-bektore
Errenkada bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
errenkada-bektore
Determinantea 0 duen eta beraz alderantzikagarria ez den matrize karratua.
matrize singular
Determinantea 0 ez duen eta horrenbestez alderantzikagarria den matrize karratua.
matrize erregular