Advanced Search
Search Results
13599 total results found
Guruin exokrino.
kanpo-jarioko guruin
Odol-hodietara isuri eta gorputzean zehar hedatzen diren hormona jakinak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin endokrino
Guruin endokrino.
barne-jarioko guruin
Izotzaldi gogorra.
horma beltz
Tenperaturak zero gradu zentigradutik behera jaisten direneko egoera meteorologiko puntuala, aireko lurruna izotz bihurtzen duena.
izotzaldi
Delako egoerak gertatzen diren bolada.
izotzaldi
Pertsonen jakinen artean harreman hotz, errezelozko edo tirabiratsuak daudeneko egoera.
izotzaldi
Pertonen arteko harreman edo egoera hotza eta errezelozkoa onbideratu.
izotzaldi urtu
Aire zabaleko tenperatura zero gradu azpitik jaitsi.
horma egin
Bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanen inguruan garatzen den gatazka, non beste herrialdetik datozen salgaiei muga-zerga, kuota eta legezko oztopo gehigarriak jartzen zaizkien.
merkataritza-gerra
XX. mendearen bukaeratik munduko ekonomian lortu duen pisu eta garrantziari erreferentzia eginez, Txinako Herri Errepublika eta partikularzki horren ekonomia.
Asiako erraldoi
Barrunbe baten inguruan biltzen diren zelulen multzoa, partikularzki guruin exokrinoak edo biriketako albeoloak eratzen dituztenak.
azino
Guruina eratzen duen azino edo zelula-multzo biribila.
guruin-azino
Azino baten zentroaren inguruan kokatzen diren zeluletako bakoitza.
zelula azinar
Azino batean, zelula azinar eta zelula duktalen artean dauden zeluletako bakoitza.
zelula zentroazinar
Azino baten irteeran dauden zeluletako bakoitza.
zelula duktal
Herritarrei orokorrean edo kolektibo zabal bati zuzendutako gutuna.
gutun ireki
Belarriko argizari edo ezkoa.
zerumen
Belarriko argizaria jariatzen duen belarriko izerdi-guruina
argizari-guruin
Intsektu batzuengan, argizaria edo ezkoa jariatzen duten guruinetako bakoitza.
argizari-guruin