Advanced Search
Search Results
13599 total results found
Bereziki substantzia toxikoez mintzatuz, haietako batzuen eraginpean izanda sortzen den baterako efektua, bereziki banakako eraginpean baino handiagoa dela adierazteko.
koktel efektu
Substantzia toxikoez mintzatuz, denbora luzean haien eraginpean izanda gertatzen den efektua.
efektu metagarri
Landareez eta haien zurtoinez mintzatuz, zuraren tankera edo taxua duena.
zurkara
Agidanez.
agidanean
Lagin estatistiko bat osatzen duten elementuen kopurua.
lagin-tamaina
Bere barruan hutsuneak dituen adreilua, adreilu arrunta baino isolamendu hobea duena.
adreilu huts
Tenperatura oso altuak hautsi edo deformatu gabe jasaten dituen adreilua, bereziki labeetan erabiltzen dena.
adreilu erregogor
Adreiluz egindako zola edo zorua.
adreilu-zoladura
Fatxadak egiteko erabiltzen den adreilua, bistan geratzen dena.
bistako adreilu
Zerbaiten alderdi, elementu eta xehetasun guztiak zerrendatu, kontuan hartu edo aztertzen dituena.
exhaustibo
Osoa, erabatekoa.
exhaustibo
Eskautismoan parte hartzen duena, eskautismoaren jarraitzailea.
eskaut
Eskautismoari dagokiona.
eskaut
Gai, gauza, eremu edo multzo batetik hautatzen den gai, zati edo atala, dagokion osotasunaren berri izateko aztertzen dena.
lagin
Populazio edo osotasun baten ezaugarrien berri izateko lagin bat hautatu.
lagindu
Lagin estatistikoak erauzi eta aztertzeko teknika eta metodologien multzoa.
laginketa
Populazio batetik hautatzen diren elementuen multzoa, populazioaren ezaugarrien izateko estatistikoki aztertzen direnak.
lagin estatistiko
Organismo batetik edo hark sortutako substantzietatik ateratako lagina.
lagin biologiko
Eremu bateko biztanleriaren adin edo adin-tarteen araberako banaketa.
adin-egitura
Puntu geografiko jakin batetik itsas mailara dagoen distantzia bertikala.
altitude