Advanced Search
Search Results
11408 total results found
Fatxadak egiteko erabiltzen den adreilua, bistan geratzen dena.
bistako adreilu
Zerbaiten alderdi, elementu eta xehetasun guztiak zerrendatu, kontuan hartu edo aztertzen dituena.
exhaustibo
Osoa, erabatekoa.
exhaustibo
Eskautismoan parte hartzen duena, eskautismoaren jarraitzailea.
eskaut
Eskautismoari dagokiona.
eskaut
Gai, gauza, eremu edo multzo batetik hautatzen den gai, zati edo atala, dagokion osotasunaren berri izateko aztertzen dena.
lagin
Populazio edo osotasun baten ezaugarrien berri izateko lagin bat hautatu.
lagindu
Lagin estatistikoak erauzi eta aztertzeko teknika eta metodologien multzoa.
laginketa
Populazio batetik hautatzen diren elementuen multzoa, populazioaren ezaugarrien izateko estatistikoki aztertzen direnak.
lagin estatistiko
Organismo batetik edo hark sortutako substantzietatik ateratako lagina.
lagin biologiko
Eremu bateko biztanleriaren adin edo adin-tarteen araberako banaketa.
adin-egitura
Puntu geografiko jakin batetik itsas mailara dagoen distantzia bertikala.
altitude
Altitudea neurtzeko gailua.
altimetro
Puntu geografiko bateko altitudea neurtzeko harako distantzia bertikala zehazteko erabiltzen den erreferentzia, zero altitudea duena.
itsas maila
Itsasoko uren batez besteko maila horizontala.
itsas maila
Bertara isurtzen diren urek irteerarik ez duten sakonunea.
sakonune endorreiko
Bi nazio edo herrialde banatzen dituen muga geografikoa.
nazioarteko muga
Pertsona edo pertsona-talde batek bere jatorriko edo bizi zen aurreko herrialdera edo eskualdera itzuliz egiten duen migrazioa.
itzulerako migrazio
Betikoa denaren nolakotasuna.
betikotasun
Hasierarik eta amaierarik gabeko denbora.
betikotasun