Advanced Search
Search Results
11593 total results found
Kratoi edo masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinente edo kontinente erraldoia, Paleozoikoaren amaieran eta Mesozoikoaren hasieran existitu zena.
Pangea
Orogenesi-prozesurik jasan ez duen eremu edo masa kontinental egonkor eta zabala.
kratoi
Aditzak adierazten duen ekintzaren garapen mota adierazten duen marka, hala nola ekintza burutua den, burutzen ari den edo etorkizunean burutuko den.
aditz-aspektu
Zerbait adierazi edo jakinarazi.
aditzera eman
Euskarari buruz, aditza da/zaio/du/dio sailekoa den ezartzen duen kategoria.
aditz-erregimen
Elurra bertan pilatu eta gerora nolabait baliatzeko zulo edo eremua.
elurtegi
Luzaroan elurra urtu gabe duen eremua.
elurtegi
Mendi batzuek osatzen duten unitate geografikoa, haien artean dauden haran, ordoki, ibai eta aintzirekin batera.
mendikate
Ondoz ondoko mendi batzuek osatzen duten lerro edo zerrenda.
mendilerro
Harri soltez estalita dagoen eremua.
harritza
Norabait heldu edo sartzeko bideetako bakoitza.
hurbilbide
Pirinioetan, altuera handian dagoen aintzira txikia, antzinako glaziar batek sortua.
iboi
Mendikate edo mendilerro batean dauden ondoz ondoko eta gertuko gailur eta arkaitzen multzoa.
gailurreria
Gailurreria.
gailur-lerro
Alboko ertzak behera begira jartzen diren teila.
gailur-teila
Erronka edo jarduera batean, goreneko mailara heldu.
gailurra jo
Mendiko gailur batera heldu, bereziki hori helburua izanik.
gailurra egin
Gailurrera iritsi.
gailurreratu
Salamandridae familiako Europako anfibioa.
gailurretako uhandre
Nabarmendu, nagusitu.
gailurtu