Advanced Search
Search Results
11414 total results found
Erliebe baten oinarrian egon ohi den malda txikiko pendiza.
glazis
Mendi edo erliebe goragune txikia, norabide guztietatik gorako maldak dituena.
muino
Landa edo mendi ingurune batean dagoen bide estua, bereziki oinezko, txirrindulari eta abereak igarotzeko irekia.
bidezidor
Bide estua.
bidexka
Herrestan.
herrestaka
Mendi bateko pendiz edo aldatsa.
mendi-hegal
Lurretik altxatu gabe mugituz edo garraiatuz.
herrestan
Mendi-hegalean behera jausten den elur edo izotz-pila, bidean erauzitako harri, adar eta enborrak ere herrestan eramanez.
elur-jausi
Duela 550-270 milioi urte bitartean Lurraren hegoaldeko masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinentea, azkenik iparreko paleokontinenteekin bat eginik Pangea osatu zuena.
Gondwana
Kratoi edo masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinente edo kontinente erraldoia, Paleozoikoaren amaieran eta Mesozoikoaren hasieran existitu zena.
Pangea
Orogenesi-prozesurik jasan ez duen eremu edo masa kontinental egonkor eta zabala.
kratoi
Aditzak adierazten duen ekintzaren garapen mota adierazten duen marka, hala nola ekintza burutua den, burutzen ari den edo etorkizunean burutuko den.
aditz-aspektu
Zerbait adierazi edo jakinarazi.
aditzera eman
Euskarari buruz, aditza da/zaio/du/dio sailekoa den ezartzen duen kategoria.
aditz-erregimen
Elurra bertan pilatu eta gerora nolabait baliatzeko zulo edo eremua.
elurtegi
Luzaroan elurra urtu gabe duen eremua.
elurtegi
Mendi batzuek osatzen duten unitate geografikoa, haien artean dauden haran, ordoki, ibai eta aintzirekin batera.
mendikate
Ondoz ondoko mendi batzuek osatzen duten lerro edo zerrenda.
mendilerro
Harri soltez estalita dagoen eremua.
harritza
Norabait heldu edo sartzeko bideetako bakoitza.
hurbilbide