Advanced Search
Search Results
7708 total results found
Hazkunde demografiko iraunkorrak azkenean hondamendi ekonomikoa ekarriko duela baieztatzen duen hipotesia.
tranpa malthustar
Baliabide natural berriztagarrietan oinarritzen zen Industria Iraultzaren aurreko ekonomia eredua.
ekonomia organiko
Egungo espezie biologikoak eta horien ezaugarriak betidanik finkoak izan direla baieztatzen duen teoria eta hipotesia, egun zientifikoki guztiz baztertuta dagoena.
fixismo
Administrazio publikoek edo enpresa pribatuek eskainita, hiritarrek orokorrean edo kolektibo batek bere beharetarako eskuragarri duen garraio-aukera.
garraio-zerbitzu
Laboratzen den lursaila.
landa
Gizartean txartzat hartu edo gutxietsi egiten den nolakotasunaren begi bistako ezaugarri edo seinalea.
estigma
Loreetan pistiloaren goiko muturrean dagoen zatia, polena jasotzeko funtzioa duena.
estigma
Eskaintza agregatua eta eskari agregatua bat datozen errenta-maila; aurrezkia eta inbertsioa bat datozen errenta-maila.
orekako errenta
Orekako errenta.
oreka-errenta
Ezartzen den prezio handiena edo txikiena.
mugako prezio
Enpresa batek ekoizten dituen produktuez mintzatuz, mozkin berdina ematen duten produktuen konbinazioa.
isomozkin-kurba
Enpresa monopolista batek enpresa berrien sarrera eragozteko produktuaren prezioa jaisteko estrategia azaltzen duen eredu ekonomikoa.
Bain-en mugako prezio
Baliozkoak edo onargarriak diren bi proposizioen arteko kontraesana.
antinomia
Bereziki lizitazio edo lehiaketa publiko batean, kontratua edo lanpostua esleitzen zaion pertsona.
esleipendun
Organiko-edukiontzi
edukiontzi marroi
Sormenezko produktuak garatu eta merkaturatzen dituen ekonomiaren adarra.
ekonomia sortzaile
Merkatu batean diharduten enpresei buruz, enpresa handienen kopuru jakin batek duen merkatu-kuota, zenbat eta handiagoa izan, merkatuaren kontzentrazio orduan eta handiagoa erakusten duena.
kontzentrazio-ratio
Bere nolakotasunak agertzen duen ezaugarri bat aitzakiatzat hartuz, norbait iraintzea edo baztertzea eta horren ondorioa.
estigmatizazio
Pertsona, gizarte edo kultura batek munduari edo errealitateari buruz eratzen duen irudikapena.
mundu-ikuskera
Mundu-ikuskera.
kosmobisio