Advanced Search
Search Results
13608 total results found
Atomoa baino txikiagoak diren partikulak, atomoaren barnean daudenak, hala nola protoiak, neutroiak eta elektroiak, edota erradiazio eta bestelako fenomeno fisikoek sortutakoak.
partikula subatomiko
Andeen mendilerroa altxarazi zuen orogenia edo lurrazalaren deformazio prozesua, Jurasikoan hasi eta gaurdaino luzatzen dena.
andetar orogenia
Alpeak, Pirinioak eta bereziki Eurasiako beste mendilerro batzuk altxarazi zituen orogenia edo lurrazalaren deformazio-prozesua, Mesozoikoaren amaieran hasi eta gaurdaino luzatzen dena.
orogenia alpetar
Plano bertikaleko faila, non blokeak alboetara mugitzen diren.
urradura-faila
Lurrazaleko plaka baten ertza beste plaka bateko ertzaren azpitik sartu eta irristatzea.
subdukzio
Mikroorganismo patogenoek, hala nola bakterioek, birusek eta parasitoek, eragindako gorputzeko gaitza, hartara sarturik organo eta ehunetan funtzionamendu anormala eraginez.
gaixotasun infekzioso
Mikroorganismo patogenoek eragin ez duten gaixotasuna, hala nola faktore genetikoek, ingurumenekoek edo bizimoduarekin loturikoek eragindakoa.
gaixotasun ez-infekzioso
Bakterioek eragindako gaixotasunak tratatzeko sendagaia, bakterioak suntsitu eta haien hazkundea eragozten duena.
antibiotiko
Gaixotasun edo eritasun bat sendatzeko gai edo jokabidea.
sendagai
Gaitz edo kaltea konpontzeko balio duen gauza.
sendagai
Zerbaitek duen jatorriko edo hasierako forma aldatzea.
deformazio
Antzinako Greziako Aristoteles filosofoari dagokiona; Aristotelesen filosofiarena dena edo haren filosofiatik eratortzen dena.
aristoteliar
Magnitude bateko kantitate jakin eta zehatza, magnitude horietako beste kantitateak neurtzeko estandar gisa erabiltzen dena.
unitate
Multzo bateko elementuetako bakoitza.
unitate
Zenbaki bati buruz, 0-tik 9-ra bitarteko kopuruak adierazten duen zatia.
unitate
Erakunde batean, saila edo departamendua.
unitate
Ordenagailu batean funtzio jakin bat betetzen duen atala.
unitate
Barrea.
iji eta aja
Barrez.
iji eta aja
Barrez.
ijiji eta ajaja