Advanced Search
Search Results
13824 total results found
Funtzio zehatzekin substantzia jakinak jariatzen dituzten organoetako bakoitza.
guruin
Birikak, diafragma eta kaxa torazikoa estaltzen dituen mintz serosoa.
pleura
Toraxeko hezur-egitura, saihets-hezurrek, toraxeko ornoek eta bularrezurrak osaturikoa.
kaxa toraziko
Kaxa toraziko.
bular-kaiola
Gorputzeko barrunbe batzuk biltzen dituen mintza, seruma jariatzen duena, hala nola pleura, peritoneo eta prikardioa gizakiaren kasuan.
mintz seroso
Mintz seroso.
serosa
Bularra eta bihotza babesten duen hezur luzea, toraxean goitik behera luzatzen dena.
bularrezur
Odolean behar edo komeni den globulu gorri kopuru txikiagoa eta horrek dakarren nahasmendua.
anemia
Kanpoko soinu-uhinak jasotzen dituen belarriko mintza, hartan bibazioak eragin eta belarriko hezurtxoetara transmititzen dituena.
mintz tinpaniko
XIX. mendean zehar, Ipar Euskal Herrian, bereziki Sara inguruan, maiz erabilitako golde mota.
adareta
Jakin nahi duena.
jakingura
Botatako prezipitazioari buruz, euri eran.
euritan
Lurrazpian pilatutako ur geruza edo bolumena.
ur freatiko
Euritik zuzenean datorren ura.
euri-ur
Destilatuta, hots, lurrundu eta hoztu ondoren kondentsaturik, bere barnean zeuden substantzia kimiko eta patogeno ia guztiak ezabatu diren ura.
ur destilatu
Bere barruan disolbaturik mineralak dituen ura, bereziki balio terapeutikoa duena.
ur mineral
Disoluzio batean solutua kristalizatuta geratzen den likidoa.
ur ama
Gizakien gorotzak jasotzen dituztenur kutsatuak.
ur fekal
Hondakinak jasotzen dituzten ur kutsatuak.
hondakin-ur
Berez eta ezinbestean egiazkoa dena eta beraz frogarik behar ez duena.
apodiktiko