Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Bi pertsonen arteko gaizki ulertzea; elkarrekin ezin ulertu edo konpontzea.
aditu ezin
Elkarrekin ados jarri.
elkar aditu
Gai batean jakintsua den pertsona.
aditu
Ekintza, gertaera edo egoera bat adierazten duen hitza, horren subjektu edo eragilea eta dagokion denbora ere adierazten dituena.
aditz
Kimikoki aztergai den substantzia.
analito
Substantzia baten kontzentrazio jakin, zehatz eta egonkorra duen disoluzio kimikoa.
patroi-disoluzio
Nahastura edo prestakin batean substantzia edo osagai batek duen kantitate erlatiboa.
kontzentrazio
Banaketa desparekoa; osotasun bat elementu gutxi batzuen arteko banatzearen neurria.
kontzentrazio
Protesta egiteko biltzen den jende multzoa.
kontzentrazio
Zuzenki bateko muturrak angelu neurri berdinetik ikusten diren puntuen leku geometrikoa.
arku kapaz
Kono moztu baten forma duen beirazko edo plastikozko ontzia, zilindro formako aho batekin, kimika eta fisikako laborategiko lanetan erabili ohi dena.
Erlenmeyer matraze
Ipurdi zabaleko eta aho estuko beirazko edo plastikozko ontzia, kimika eta fisikako laborategiko lanetan maiz erabiltzen dena.
matraze
Arteak (Quercus ilex) dauden tokia.
artadi
Artoa landatu den soroa.
artadi
Toki batean dauden elementu natural eta artifizialen multzoa, paisaia eratu eta ekologia eta giza eta gizarte bizitza baldintzatzen duena.
ingurune fisiko
Gizakia denaren nolakotasuna; giza izaera.
gizatasun
Gizakiekiko enpatia edo sentiberatasuna eta horri dagokion jokabidea.
gizatasun
Mendiek inguratutako sakonunea, bertako eta inguruetako elurra bildu eta glaziar bat elikatzen duena.
glaziar-zirku
Glaziar batek garraiatutako sedimentuen multzoa.
morrena
Glaziar-mihirik gabeko glaziarra, bere hedadura glaziar-zirkura mugatzen duena.
zirkuko glaziar