Advanced Search
Search Results
2614 total results found
Ezkontzeko ohiko adina igarota duen emakume heldua, eta beraz ezkondugabe geratzeko aukera handiak dituena.
neskazahar
Gaztea ez den gizon ezkongabea.
mutxurdin
Gaztea ez den emakume ezkongabea.
mutxurdin
Gizon heldu ezkongabea, ezkontzekoa ez dena; anai edo arreba oinordekoaren etxean lanean eta ezkondugabe geratzen den gizona.
donado
Euskalduna izatearen nolakotasuna.
euskaldungo
Alderdi-bitasunari edo botere politikoa gehienbat bi alderdi politikoen artean banatzen den egoerari dagokiona.
alderdi biko
Eboluzioz edo bilakaeraz gertatzen dena.
ebolutibo
Eboluzio-prozesu jakin bati dagokiona.
ebolutibo
Ustekabean espero den gauza txarra adierazteko.
kaka
Erosi berri den zerbait estrenatzerakoan, horri probetxua aterako zaiola opatzeko.
osasunez urratu
Ezer ez edo oso gutxi.
piperrik
Hain txikiak izateagatik, gizakiaren begiez ikus ezin diren eta beraz mikroskopioz antzematen diren izaki biziduna.
mikroorganismo
Zoritxarreko, zorigaiztoko.
asturugaitz
Beste era batera ezin izan daitekeena.
ezinbesteko
Begirada urrutiratuz lurrak eta zeruak bat egiten duten lerroa.
zerumuga
Izapide bat burutzeko bulegoetan egiten dituzten eskakizun ugari eta hutsalen multzoa.
bulegokeria
Arratsean eguzkia sartzen den zeruaren aldea; delako aldeak markatzen duen norabidea.
sartalde
Bat-batean.
bet-betan
Zerbaiti edo norbaiti aintza, laudorio edo goraipamena eman.
aintzatu
Aintzatu.
aintzaldu