Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Subjektua atributu batekin lotu baino egiten ez duen aditza, ekintzarik adierazten ez duena.
aditz kopulatibo
Aditz kopulatiboa bezala, ekintzarik adierazten ez duten aditza, baina nolabaiteko zentzu edo esanahia adierazten duena.
aditz pseudokopulatibo
Aditz pseudokopulatibo.
aditz sasikopulatibo
Atal nagusitzat aditza duen perpaus baten sintagma edo zatia, objektu edo osagarri batzuekin osatzen dena.
aditz-sintagma
Aditz-jokoan aldatu gabe geratzen den aditz-formaren zatia.
aditz-erro
Ekintza bat adierazten duen aditza.
aditz predikatibo
Enbaxada batean arlo jakin batez arduratzen den kargua, enbaxadorearen agindupean dagoena.
agregatu
Egoitza nagusia ez den toki batean aldi labur baterako ezartzen den kontsulatu bulegoa, bertan bizi diren atzerritartuei arreta eskaintzeko.
kontsulatu ibiltari
Orokorrean unibertsitate batean lanpostu finkoa ez duen irakaslea, maiz arduraldi partzialeko ardura duena.
irakasle atxiki
Funtzionarioa izatea ez dakarren unibertsitate jakin bateko irakasle-kargu finkoa, unibertsitate horretan bertan gainditu duen lehiaketa baten bitartez esleitua.
irakasle agregatu
Probarako estatistikoari buruzko probabilitateak zehazki kalkulatzen dituen proba estatistikoa, lagin tamaina handia edo bestelako baldintzak suposatu gabe.
proba zehatz
Ingurumena zainduz garatzen den nekazaritza-sistema, ongarri eta tratamendu fitosanitario naturalak baliatzen dituena.
nekazaritza ekologiko
Nekazaritza ekologiko.
nekazaritza biologiko
Partzuer edo ekimen komun batean partaide diren pertsona edo erakundeen elkarte edo batasuna.
partzuergo
Enpresa edo bestelako erakunde batzuek elkarrekin ekimen komun bat garatzeko osatzen duten elkartea.
partzuergo
Ekimen partekatu bat garatzeko elkarte bat osatzen duten partaideetako bakoitza.
partzuer
Amankomunean.
partzuer
Fruituak ematen dituzten zuhaitz eta landareen laborantza.
frutikultura
Frutikultura.
frutagintza
Frutikultura.
fruitukultura