Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Perpaus batean, subjektuari buruz zerbait adierazi.
predikatu
Perpaus batean, aditzaren eta bere osagarrien bitartez subjektuari buruz adierazten dena.
predikatu
Perpaus kopulatibo batean, subjektuari buruz adierazten dena.
izen-predikatu
Disko itxurako tresna, barruan orratz bat eta beste disko mugikor txikiago bat dituena, gainean grabaturiko lerroen bitartez argizagien altuera, ordua eta latitudea neurtzeko balio duena.
astrolabio
Iparra seinalatzen duen orratz imandun mugikorra, kutxa txiki baten barruan sartua, orientatzeko erabiltzen dena.
iparrorratz
Iparrorratz.
iparorratz
Talde edo erakunde batean gogoeta egiteko antolatzen den ekimena eta horren esparrua.
gogoetagune
Kolektiboki hausnartzeko ekimena.
hausnargune
Agurgarri, ohoragarri edo itzaltsua denaren nolakotasuna.
agurgarritasun
Phacochoerus africanus, basurdearen antzeko animalia, habitat naturaltzat Afrikako sabana duena.
fakokero
Aldagai bikoa, bi aldagai jaso eta haien arteko erlazioa aztertzen duena.
bibariatu
Aldagai bakarrekoa, aldagai bakarra jaso eta aztertzen duena, beste aldagaiekin duen erlazioari erreparatu gabe.
unibariatu
Aldagai anitzekoa, bi aldagai baino gehiago jaso eta batera aztertzen dituena.
multibariatu
Kirol, aisia edo lanerako zaldi eta beste ekidoak gidatzeko giza jarduera.
ekitazio
Zaldiak eta orokorrean ekidoak gidatzeko jarduera, kirol, aisia edo lanerako egiten dena.
zaldiketa
Zaldi gaineko lasterketak edo jauziak biltzen dituen kirol jarduera.
hipika
Jarraituak diren mugimenduak segida moduan jasotzen dituen argigailua.
estroboskopio
Argia igortzen duen gailua.
argigailu
Olibaren kolorea duena.
olibakara
Olioaren itxura edo kolorea duena.
oliokara