Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Kimika organikoan, bigarren erreaktibo baten eraginez erreaktibo batek atomoak galdu eta konposatu berri bat, lotura anitzarekin, sortzen duen erreakzio kimikoa.
eliminazio-erreakzio
Biko balentzia kimikoa duena, eta beraz bi lotura kimiko izan ditzakeena.
bibalente
Egia eta faltsua balioak baino onartzen ez dituena.
bibalente
Izen, izen multzo edo diskurtso bati adjektiboak txertatu.
adjektibatu
Berez adjektiboa ez den hitz bat adjektibo gisa erabili.
adjektibatu
Adjektibatzearen ekintza; adjektiboak txertatu edo hitz bat adjektibo gisa erabiltzea.
adjektibazio
Adjektiboaren funtzioa betetzen duena.
adjektibozko
Izen baten osagarri gisa erabiltzen den hitza, hura nolakoa edo zenbatekoa den edota haren bestelako ezaugarriren bat adierazten duena.
adjektibo
Izenak adierazten duen gauza norena den adierazten duen adjektiboa; adibidez, "nire".
edutezko adjektibo
Izenak adierazten duen zeraren nolakotasun bat adierazten duen adjektiboa.
adjektibo kalifikatzaile
Edutezko adjektibo.
adjektibo posesibo
Atributu edo osagarri predikatiboaren funtzioa betetzen duen hitza, nolakotasuna adierazten duena.
adjektibo
Zenbatekotasuna edo erreferentzia adierazten duen adjektiboa, edutezko adjektiboa, zenbakizkoa, erakuslea, galderazkoa edo harridurazkoa izan daitekeena besteak beste.
adjektibo determinatzaile
Adierazten duen zera erakutsi edo seinalatu egiten duen adjektiboa; adibidez, "etxe hau" esaldian "hau".
adjektibo erakusle
Izen batetik eratorri eta hari erreferentzia egiten dioten adjektiboa, adibidez "atomiko", "atomo" izenetik eratorria.
erreferentziazko adjektibo
Erreferentziazko adjektibo.
adjektibo erreferentzial
Zenbateko zehazgabea adierazten duen adjektiboa; adibidez, "zenbait etxe" esaldian, "zenbait".
adjektibo mugagabe
Galdera egiteko erabiltzen den adjektiboa; adibnidez, "zein etxe?" esaldian, "zein".
galderazko adjektibo
Harridurazko esaldi batean erabiltzen adjektiboa; adibidez, "hau beroa!" esaldian, "hau".
harridurazko adjektibo
Kopurua edo ordena adierazten duen adjektiboa; adibidez, "bi etxe" edo "bigarren etxea" esaldietan "bi" eta "bigarren".
zenbakizko adjektibo