Advanced Search
Search Results
94 total results found
Legez pertsona heldua dena, gehienetan 18 urte beteta, heldu baten eskubide, betebehar eta erantzukizunekin.
adin nagusiko
Legez pertsona heldua ez dena, gehienetan 18 urtera bete gabe, eta beraz guraso edo tutore baten ardurapean dagoena.
adin txikiko
Kartzela eta antzekoetan, aldiro bertatik atera eta bizitza normala egiteko aukera ematen duen barruratze-modalitatea.
erregimen ireki
Kartzela eta antzekoetan, bertan barruraturik dauden eta kanpoko pertsonekin harremanak guztiz mugatzen dituen barruratze-modalitatea.
erregimen itxi
Beste pertsona bati buruz, sexuala edo senidetasunezkoa ez den atxikimenduz loturiko pertsona.
adiskide
Aditz perifrastiko.
aditz analitiko
Aditz trinko.
aditz sintetiko
Hitz bakar batean adierazi eta jokatzen den aditza; adibidez, "daramat".
aditz trinko
Aditz nagusi bat eta aditz laguntzaile bat elkartuz osatzen den aditza; adibidez, "jaten dut".
aditz perifrastiko
Denbora, pertsona, numeroa eta beste zenbait alderdi komunztadura-marken bitartez adierazten dituen adizkia; adibidez, "dizkiot".
adizki jokatu
Subjektua atributu batekin lotu baino egiten ez duen aditza, ekintzarik adierazten ez duena.
aditz kopulatibo
Ekintza bat adierazten duen aditza.
aditz predikatibo
Denbora, pertsona eta numeroaren araberako flexio edo markarik ez duen adizkia.
adizki jokatugabe
Lagineko elementuen hautaketa zoriz egiten ez den laginketa-mota eta beraz orokorrean populazioaren adierazgarri ez dena.
ez-probabilitatezko laginketa
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementuak hautatzerakoan hura populaziotik baztertu eta beraz berriz ere hautatu ezin daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleragabe
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementua hautatzerakoan hura berriz ere populaziora itzuli eta beraz berriz ere hautatua izan daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleradun
Bere barruan hutsuneak dituen adreilua, adreilu arrunta baino isolamendu hobea duena.
adreilu huts
Gai edo gorputz batean barneraturiko edo haren gainazalean itsatsiriko beste gai bateko partikulak askatzea.
desortzio
Adsortzio, absortzio edo kideko fenomeno fisiko-kimikoetako bakoitza.
sortzio
Patua edo zoria bere aurka duena.
adur gaiztoko