Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

286 total results found

Bi aldagai edo aldagai multzo baten baterako aldaketa.

kobariazio

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
korrelazio
Ingelesez
covariation
Gaztelaniaz
covariación

Subjektu bati egiten zaion proba edo azterketa, ataza edo jarduera fisiko edo intelektual bat burutzeko ezagutza eta trebezien maila neurtzeko.

gaitasun-proba

Ingelesez
aptitude test
Gaztelaniaz
prueba de aptitud
Kategoria gramatikala
izen

Zentsua osatu eta hango biztanleriari buruzko datu estatistikoak jasotzeko asmoz, lurralde bat banatzen den eremu administratibo eta geografikoetako bakoitza.

zentsu-sekzio

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
estatistika
Gaztelaniaz
sección censal
Ingelesez
census tract

Hiri handiago baten ondoan eta haren eraginpean dagoen hiria.

hiri satelite

Esparrua
geografia
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
satellite city
Gaztelaniaz
ciudad satélite

Muturretako batean maiztasun txikiak eta beste muturrean handiak dituen banaketa estatistikoa, ondorioz grafikoki J hizkiaren edo horren alderantzizkoaren itxura maiztasun-kurba bat duena.

J itxurako banaketa

Esparrua
estatistika
Ingelesez
J shaped distribution
Kategoria gramatikala
izen

Aldagai estatistiko batek hartzen dituen balioak eta horietako bakoitzaren maiztasuna edo probabilitatea azaltzen dituen taula, funtzio edo bestelako adierazpena, analitikoa nahiz grafikoa.

banaketa estatistiko

Gaztelaniaz
distribución estadística
Ingelesez
statistical distribution
Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen

Fenomeno bat espazio geografiko batean zehar nola banatzen den, non eta zenbateko magnituderekin, azaltzen duen adierazpena, taula moduan edo mapa baten bitartez.

banaketa geografiko

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
geographic distribution
Gaztelaniaz
distribución geográfica

Migraziorik gabeko populazioa eta beraz haren tamaina jaiotza eta heriotza kopuruen mendean baino ez dagoena.

populazio itxi

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
estatistika
Antonimoak
populazio ireki
Gaztelaniaz
población cerrada
Ingelesez
closed population

Parametro ezezagun bati buruzko konfiantza-tarte bateko balio minimoa edo maximoa, puntu-estimazio bati konfiantza-mailaren eta errore estandarraren araberako balio bat kenduta edo gehituta.

konfiantza-muga

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
conficence limit
Gaztelaniaz
límite de confianza

Koordenatu-sistema bateko lerroetako bakoitza, non balioak, tarteak edo kategoriak ezartzen diren modu ordenatuan, beste ardatzetako balioekin batera elementuak kokatu edo zehazteko.

koordenatu-ardatz

Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
coordinate axis
Gaztelaniaz
eje de coordenadas

Bi aldagai dikotomiko jasota, haien kategoriak gurutzaturik eratzen den maiztasun-taula, bereziki tratamendu edo ezaugarri bat izanda, efektu bat nolakoa den azaltzen duena.

2x2 kontingentzia-taula

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
2x2 contingency table
Gaztelaniaz
tabla de contingencia 2x2

Guraso bereko anai-arrebetako bakoitza.

haurride

Ingelesez
sibling
Sinonimoak
anai-arreba
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
hermano, hermana

Ahaidetasun-harremana.

ahaidego

Gaztelaniaz
parentesco
Ingelesez
kinship
Kategoria gramatikala
izen

Organismo bizien nahiz hildako organismo bizidunen ehunen deskonposizio eta transformaziotik sortutako materia, karbono atomoz osaturiko molekulek osaturikoa.

materia organiko

Esparrua
biologia
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
materia orgánica
Ingelesez
organic matter

Liburu bilduma bat gordetzen duen leku, gela edo eraikina.

biblioteka

Sinonimoak
liburutegi
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
library
Gaztelaniaz
biblioteca

Delako liburu bilduma kudeatzen duen instituzioa, hark eskaintzen dituen zerbitzuekin batera.

biblioteka

Gaztelaniaz
biblioteca
Sinonimoak
liburutegi
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
library

Galdetegi bateko item edo galdera indibidualen egokitasuna aztertzen duen analisi estatistikoa.

itemen analisi

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
item analysis
Gaztelaniaz
análisis de items

Zoriaren eraginez, ezagutzen ez diren eragileen mendean dauden edota aurresan ezin daitezkeen emaitzak dituela.

zoriz

Kategoria gramatikala
aditzondo
Ingelesez
randomly
Gaztelaniaz
al azar

Kaltea eragiten duen ezusteko eta ausazko gertaera.

ezbehar

Kategoria gramatikala
izen
Ingelesez
accident
Frantsesez
accident
Gaztelaniaz
accidente

Sektore ekonomiko batetik besterako ekoizpen-sarrera (input) eta irteera (output) zehazten dituen sarrera biko taula, haien arteko lotura produktiboen analisi ekonomikorako erabiltzen dena.

input-output analisi

Ingelesez
input-output analysis
Gaztelaniaz
análisis input-output
Esparrua
ekonomia
Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izen