Advanced Search
Search Results
73 total results found
Dorre edo eliza baten goialdeko erremate edo amaierako elementua, kono, piramide, gezi edo orratz formakoa eta puntan amaitzen dena.
xapitel
Eliza gotikoak goialdean errematatatu ohi dituen xapitela edota piramide, kono edo gezi formako egitura, altua, zorrotza eta trazeria ugari izaten duena.
xapitel gotiko
Xapitel gotiko.
orratz gotiko
Ate txaranbeldu.
ate abozinatu
Barrutik kanpora zabalktzen doan bao edo hutsunea duen atea, arkitektura gotikoan ohikoa dena.
ate txaranbeldu
Etxe baterako sarrera-gunea, kanpoan nahiz barruan egon daitekeena.
atari
Eliza, tenplu, jauregi eta kideko eraikinen sarrera.
atari
Horma edo beste egitura bertikal batetik hegalean irteten den arkitektura-elementua, beste elementu batzuk eusteko erabiltzen dena.
mentsula
Kredituak: Zaqarbal-Commons
Fatxada, arkupe edo portada bat errematatzen duen egitura apaingarria, triangelu formakoa, gotiko berantiarrean ohikoan dena.
gablete
Kredituak:Emanuele.vivori
Eliza gotiko eta erromaniko batzuetan presbiterioa eta absidea inguratzen dituen korridore erdizirkularra, sinestunen prozesioak bideratzeko eratua.
deanbulatorio
Ate baten inguruko arkitektura-elementuen eta apaingarrien multzoa.
portada
Egitura sendoak eratzeko, hormigoi-masa baten barnean altzairu korrugatua sartzen duen eraikuntza-teknika.
hormigoi armatu
Eraikuntza bateko elementuei eragiten dieten indarren multzoa.
egiturazko karga