Advanced Search
Search Results
243 total results found
Langile baten soldata gordin edo osoari berari ordaintzea dagozkion zerga atxikipenak, kotizazio sozialak eta beste kuota administratiboak kendu ondoren jasotzen duen diru-zenbatekoa.
soldata garbi
Langileak bere lanaren ordainsari moduan jasotzen duen guztirako soldata, horri kendu beharreko kotizazio sozialak eta zerga atxikipenak barne.
soldata gordin
Pertsona baten ikasketak, trebakuntza eta ibilbide profesionala biltzen dituen txostena, bereziki lanpostu edo kargu baterako hautagai gisa aurkezten denerako prestatzen dena.
curriculum vitae
Egindako kontratuen diru-zenbatekoa.
kontratazio-bolumen
Zordunketa-txartel.
debitu-txartel
Aldiroko errenta bati buruz, aldi bakoitzaren hasieran ordaindu edo jasotzen dena.
aurrez ordaingarri
Aldiroko errenta bati buruz, aldi bakoitzaren amaieran ordaindu edo jasotzen dena.
betez ordaingarri
Errenta-termino bakoitzaren aldia interes-aldia baino txikiagoa duen errenta finantzarioa.
errenta zatikatu
Enpresa txiki eta ertaina, enpresak sailkatzeko kategoria, langile kopuru eta negozio-bolumen txikiak dituena.
ETE
Diruzainaren, hots, diru kontuak kudeatzen dituen pertsonaren edo erakundearen zeregina edo jarduera.
diruzaintza
Ekoizpen-prozesuan diharduen laneskua.
lanesku produktibo
Gerora begira errentagarria izan daitekeen negozio edo enpresaren egoera.
bideragarritasun
Aldi baterako hutsik geratu den lanpostu bat beste langile batek betetzea.
ordezkapen
Enpresa edo erakunde batean etorkizunean sor daitezkeen lan-eskaintzetarako izena emateko zerrenda.
lan-poltsa
Itzulketarako berme gisa mailegu-hartzaileak ondasun higiezinen bat jartzen duen mailegua.
hipoteka-bermedun mailegu
Kopuru absolutuan urte batetik bestera edo epe luzean zehar igotzen ez den soldata eta beraz inflazio-egoeretan langilearen erosteko ahalmena kaltetzen duena.
soldata izoztu
XXI. mendean garatutako industria-paradigma edo eredua, lantegi adimentsua, erabateko digitalizazioa eta teknologia aurreratuen arteko konbergentzia edo bat egitea proposatzen dituena.
4.0 industria
Lan bila dabilen pertsona batek egiten duen izen-emate, iragarpen edo jakinarazpena.
lan-eskari
Langileak kontratatuta izateagatik ordaindu beharreko soldata, gehigarri eta gizarte kotizazioen multzoa.
pertsonal-gastu
Jai ez den eguna; lan egin behar den eguna.
lanegun