Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

110 total results found

Airearen propietate fisikoak neurtzeko tekniken multzoa.

aerometria

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
aerometría

Airean edo gas ingurune batean suspentsioan dauden partikula solido edo likidoen multzoa; partikula horietako bakoitza.

aerosol

Esparrua
kimika
Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
aerosol [partículas]

Aerostatikari dagokiona; aerostikaren printzipioak eta legeak baliatzen dituena.

aerostatiko

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Gaztelaniaz
aerostático

Higitzen ari ez diren gasen dentsitatea, presioa eta beste propietate fisikoak eta horien aplikazioak ikertzen dituen jakintza-arloa.

aerostatika

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika
Zer
zientziak
Gaztelaniaz
aerostática

Gorputz baten higidura aldatu edo hura deformatzeko ahalmena duen kausa.

indar

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
fuerza [física]

Bere barnean dauden tenperatura ezberdinengatik fluido edo jariagai batean gertatzen den korronte edo mugimendua, fluido-masa bero edo epelak igo eta masa hotzak jaisten direnean.

konbekzio-korronte

Gaztelaniaz
corriente de convección
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika

Fluido baten barnean edo fluido baten eta hura inguratzen duen gainazal solidoaren artean gertatzen bero-transferentzia.

konbekzio

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
convección

Airearen edo beste fluido elastiko batean zabaltzen diren eta entzun daitezkeen uhinen multzoa.

soinu

Sinonimoak
hotsa
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika
Hitz eratorriak
infrasoinu
Hitz eratorriak
ultrasoinu

Gorputz batek bere hasierako kokapenetik bukaerako kokapenera duen distantzia.

desplazamendu

Gaztelaniaz
desplazamiento [distancia]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika

Isurkari batean sartu den gorputz batek kanporatu edo mugitu duen isurkariaren bolumena.

desplazamendu

Esparrua
fisika
Gaztelaniaz
desplazamoiento [fluido]
Kategoria gramatikala
izena

Likidotik gaserako fase-aldaketarako behar den likidoaren tenperatura, non likidoaren lurrun-presioa inguruneko aire-presioarekin berdintzen den.

irakite-puntu

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
punto de ebullición

Planeta edo beste astro bat inguratzen duen gasen geruza.

atmosfera

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Ingelesez
atmosphere
Gaztelaniaz
atmosfera

Palanka edo kideko tresna bat baliatzeko puntu finkoa, euskarri gisa erabiltzen dena.

euste-puntu

Esparrua
fisika
Gaztelaniaz
punto de apoyo
Gaztelaniaz
fulcro
Kategoria gramatikala
izena

Gauzak ikusteko moduan jartzen dituen erradiazio elektromagnetikoa.

argi

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
luz [radiación]

Airean edota gas edo likido batean hara eta hona higituz aske dabilen materia-zati txikia.

partikula eseki

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
partícula en suspensión
Esparrua
fisika

Gai edo substantzia baten kontzentrazioa edo eragina erdira murrizteko behar den denbora.

erdibizitza

Gaztelaniaz
semivida
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika

Erreferentzia-sistema bati buruz bere kokapena atxikitzen duen gorputzaren egoera.

pausagune

Gaztelaniaz
reposo [física]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika

Partikulak beroaren eraginez batera eta bestera mugitzea.

agitazio termiko

Gaztelaniaz
agitación térmica
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
fisika

Beroari edo tenperaturari dagokiona.

termiko

Gaztelaniaz
térmico
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
fisika

Gorputz baten materia kantitatea adierazten duen magnitude fisikoa.

masa

Esparrua
fisika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
masa [física]