Advanced Search
Search Results
96 total results found
Kratoi edo masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinente edo kontinente erraldoia, Paleozoikoaren amaieran eta Mesozoikoaren hasieran existitu zena.
Pangea
Orogenesi-prozesurik jasan ez duen eremu edo masa kontinental egonkor eta zabala.
kratoi
Harri soltez estalita dagoen eremua.
harritza
Beira naturaleko pieza edo zatia, hipotesi onartuenaren arabera meteorito batek lurrazalaren aurka talka egitean sortutakoa.
tektita
Meteorizazio- eta erosio-prozesuez arroka batetik askatutako eta nonbait jalkitako arroka-zatia.
klasto
Klasto edo harri-zati biribilduek, gutxienez legar edo hartxintxar tamainakoak, matrize izeneko masa batean bildurik, osaturiko arroka.
konglomeratu
Ertz gutxi gorabehera zorrotzeko klasto edo harri-zatiek, legar edo hartxintxar tamainakoak, pikor edo partikula-masa batean bildurik, osaturiko arroka detritikoa.
bretxa
Fenomeno naturalen ondorioz lurrazalean geruza moduan jalki diren arroketatik askatutako klasto eta partikulen nahiz material organikoen multzoa.
sedimentu
Sedimentuez osaturiko arroka, haien trinkotze eta zementazio-prozesuen bitartez.
arroka sedimentario
Bere barnean, matrize izeneko masa batean bateraturik, beste arroketako klasto edo harri-zati handiak, 2mm.tik gorakoak, dituen arroka detritikoa.
rudita
Bere barnean hidrokarburoak nahasturik dituen hondarra.
hondar bituminoso
Arroka batean dauden zirrikitu eta arrakaletan sortzen den izotzaren indarrak eragiten duen haustura eta meteorizazio-prozesua.
gelifrakzio
Silizio-oxigeno tetraedroa oinarri duen mineral mota, lurrazalean arruntena dena.
silikato
Lurrazpian behera eginez gertatzen den tenperatura aldaketa.
gradiente geotermiko
Lurrazalaren azpian dauden tenperatura altuak direla eta gertatzen den arroken fusioaren ondorioz sortutako material igneoa, bereziki fase likidoan dagoena.
magma
Arrokez mintzatuz, magmaren solifikaziotik sortutakoa.
igneo
Magma hoztean sortzen den arroka.
arroka magmatiko
Lurrazalaren barnean dagoen magma bertan hoztu eta solidotzean sortzen den arroka.
arroka plutoniko
Lurrazalaren barnean dagoen edo handik datorren magma hoztu eta solidotzean sortzen den arroka.
arroka igneo
Arroka plutoniko.
arroka intrusibo