Advanced Search
Search Results
80 total results found
Gorte edo monarkaren inguruko taldeko kidea.
gortesau
Ofizio Santuaren edo Inkisizioaren Epaitegiei moral eta ortodoxia katolikoaren aurka jarduten zutenen berri ematen zien zelatari eta salatarietako bakoitza.
Ofizio Santuaren ahaide
Mendi eta baso inguru batean, abereen bazkaleku eta babesleku gisa erabiltzen den antzinako eremu mugatua.
saroi
Mendi edo baso ingurune batean abereak zaintzeko antzinako forma zirkularreko eremu mugatua.
kortabaso
Udaldirako erabil zitekeen korta edo saroia, korta osoaren edo negukoaren tamainaren erdia izaten zena.
korta-erdi
Hildakoak hilobiratzeko arrokan egindako zuloa.
hipogeo
Espainiako historian XI. mendetik XIX. mendera bitartean erabilitako txanpon eta diru-unitatea.
marabedi
Balio eskaza zuen Espainiako txanpon zaharra, zehazki zortzi edo hamasei erreal balio zuena.
otxin
Antzinako Erroman, <i>pater familias</i> delakoaren mendean daude pertsonetako bakoitza.
agnatu
Harri edo zutarri multzoa gutxi gorabehera biribilean jarriz eraturiko monumentua, bereziki historiaurreko megalitismoari lotua.
harrespil
Harrespila, cromlecha.
mairu-baratze
Udal edo epaitegi bateko behe mailako langilea, bereziki segurtasunaz arduratzen dena.
aguazil
Vladimir Leninek zuzendutako korronte marxista iraultzailea, 1917ko Errusiako Iraultzan botere politikoa bereganatu eta Sobietar Batasunaren erregimen politikoa indarrean jarri zuena.
boltxebismo
Sufragio edo boto eskubidea baldintza multzo bat betetzen duten pertsonek baino ez duten boto-sistema, hala nola ondare edo errenta maila bat dutenek edota klase sozial jakin batekoek.
sufragio erroldari
Sufragio erroldari.
sufragio zentsitario
Antzinako Erregimenean, noblezia eta kleroa ez bezalam, pribilegiorik gabeko klasea, nekazariek, artisauek eta burgesiak osaturikoa.
hirugarren estatu
Historikoki, elizari ordaindu beharreko zerga, etekin guztien hamarrena edo ehuneko hamarra zena.
hamarren eklesiastiko
Edari alkoholdunen ekoizpena eta trafikoa debekatzen dituen legea.
lege lehor
Erregea edo erregina adin txikikoa edo ezgai denean, haren ordez estatuburutzaren eskumena duen organo kolektibo edo kide anitzekoa.
erregeordetza kolektibo
Bertan bizi diren pertsonak jaun baten mendean dauden lurraldea.
jaurerri