Advanced Search
Search Results
449 total results found
Gutxienez balio ezezagun edo zehazgabe bat jasotzen duten bi adierazpen aljebraikoen arteko desberdintza, handiago, handiago edo berdin, txikiago edo txikiago berdin zeinuen bitartez, ezezag
inekuazio
Baldintza edo propietate jakin bat, hala nola objektu geometriko baterako distantzia zehatz bat izatea, betetzen duten plano edo espazioko puntuen multzoa.
leku geometriko
Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko kendura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 5, 7, ...
segida aritmetiko
Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko zatidura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 9, 27, ...
segida geometriko
Biraketa-ardatza oinarriarekiko perpendikularra ez duen konoa.
kono zeihar
Bi zenbaki osoen zatiduraz adieraz daitekeen zenbakia.
zenbaki arrazional
Asintota bati jarraiki, hau da, balio batera gero eta gehiago hurbilduz baina horretara sekula heldu gabe.
asintotikoki
Puntuak planoan edo bi aldagairi dagokien puntu eta funtzioen irudikapena bi balioren bitartez, eskala gisa jarritako bi ardatz perpendikularretan, bata horizontala eta bestea bertikala.
koordenatu kartesiar
Irudi geometriko simetriko batean, puntu simetrikoak distantzia berera uzten dituen lerroa, halako eran non irudia ardatz horren inguruan biratuz gero, irudia ez den aldatzen.
simetria-ardatz
Bi adierazpen aljebraikok edo bi kopuruk balio desberdinak dituztela adierazten duen adierazpen matematikoa.
desberdintza
Koordenatu-sistema bateko lerroetako bakoitza, non balioak, tarteak edo kategoriak ezartzen diren modu ordenatuan, beste ardatzetako balioekin batera elementuak kokatu edo zehazteko.
koordenatu-ardatz
Zenbaki bati buruz, zero baino txikiagoa dena.
negatibo
Emandako zenbaki edo adierazpen bati edo batzuei kalkulu jakin batzuk aplikatzea.
eragiketa matematiko
Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
aldagai independente
Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
aldagai dependente
Beste aldagai batek hartzen dituen balioen arabera aldatzen den aldagaia.
mendeko aldagai
Triangelu bateko hiru erdibidekoek bat egiten duten puntua.
barizentro
Zortzi aldeko poliedroa, erregularra nahiz irregularra.
oktaedro
Kartesiar diagrama batean, puntu batek duen koordenatu horizontala, dagokion lerro bertikaletik jatorrirako distantzia adierazten duena.
abzisa
Koordenatu-sistema kartesiar batean, ardatz horizontala.
abzisa-ardatz