Advanced Search
Search Results
93 total results found
Lainoa, bereziki eremu menditsuak estali eta tanta xehez osaturik dagoena.
lanbro
Mapa batean prezipitazio bereko puntuak lotzen dituen lerroa.
isohieta
Euri jasa handiak ekarritako ura.
ubildu
Inguruko klimarekin alderatuta, toki jakin batean dagoen klima berezia.
mikroklima
Tenperaturak zero gradu zentigradutik behera jaisten direneko egoera meteorologiko puntuala, aireko lurruna izotz bihurtzen duena.
izotzaldi
Hotz garaia; hotz handiko bolada.
hotzaldi
Beroa dagoen urte-sasoia.
beroaldi
Eguratsean tenperaturak ohi baino nabarmen beroagoak direneko fenomeno meteorologikoa, egun batzuetan zehar luzatzen dena.
bero-bolada
Tanta txiki-txikiz erortzen den euria.
zirimiri
Propietate bereziak dituen aire- eta ur-masa baten mugimendu horizontala.
adbekzio
Toki jakin batean ekaitza izan.
ekaitzak jo
Toki eta epe jakinetan izandako euri-prezipitazioaren kopurua neurtzeko gailua.
plubiometro
Atmosferatik prezipitazio gisa botatako izotzezko pikorra; pikor horien prezipitazioa.
kazkabar
Txingor edo kazkabar-prezipitazioa.
harri-erauntsi
Aireko edo beste gas bolumen bateko hezetasuna neurtzeko tresna.
higrometro
Euririk gabeko eguratseko hezetasuna.
afoinu
Pertsonek sentitzen duten bero edo hotzaren neurria, dagokion airearen tenperaturaren bitartez adierazten dena, tenperaturaz gainera, hezetasuna, haizea eta erradiazioa kontuan hartuz.
sentsazio termiko
Izoztutako ur partikulez osaturiko maluta edo pikorretan hodeietatik jausten den ur prezipitazioa.
elur
Euri txikia.
euri arin
Lurretik oso gertu ur tanta txikiz osaturiko masa gutxi gorabehera trinkoa, ikusgarritasuna adierazten duena.
langar