Advanced Search
Search Results
452 total results found
Bereziki etxean eroso eta epel egoteko janzten pieza bateko jantzi luzea, gorputza goitik behera estaltzen duena.
txabusina
Udazkena, uda ondorengo urtaroa.
udagoien
Bi hortzetako lanabesa, belarra, lastoa eta antzekoak igo eta jaisteko erabiltzen dena.
urkulu
Zinemagintzan diharduen pertsona, bereziki zuzendari gisa edo beste postu nabarmen batean.
zinemagile
Euskal Herriko altzari tradizionala, bizkarraldea duen banku edo eserleku luze batez osatua eta azpian kutxa bat izaten duena.
zizeilu
Hots leun jarraitua.
zurrumurru
Parrokiarik osatzen ez duten sinestunentzat, hala nola presondegi edo ontzi batean, meza eta bestelako zerbitzu erlijiosoak eskaintzen dituen apaiza.
kapilau
Sagarrak laboratu egiten dituen nekazaria.
sagargile
Garbitzeko eskuko tresna biguna, xaboia edo bestelako garbikari bat bertara isuri eta garbitu nahi den azalera igurtziz erabiltzen dena.
belaki
Metalezko zati luzexka eta bihurria, gauzak zintzilikatu eta arrastaka eramateko.
kizki
Metalezko punta duen makila, baserrietan sagarrak edo bestelako fruituak bildu eta arrantza-ontzietan arrain handiak ontzigainera ekarri eta arrastaka eramateko.
kizki
Euskarri batean hortzak dituen tresna, kirten luzekoa, lurrean sakabanaturik dagoen belarra, lastoa edo bestelakoak biltzek erabiltzen dena.
arrastelu
Lihoa garbitzeko hortzak dituen eskuko tresna.
arrastelu
Obra bat zentsuratu behar den ala ez erabaki edo gomendatu egiten duen funtzionaria.
zentsore
Hots arin jarraitua.
txutxu-mutxu
Irrati edo telebista saioetan hitz egiten duen profesionala, berriak emanez, iruzkinak eginez edo beste pertsona batzuk elkarrizketatuz.
esatari
Behiak zaintzen dituen pertsona.
behizain
Historiaren bilakaera eta horretan gertatzen diren gertaerak jaso eta aztertzen dituen pertsona.
historialari
Gorputza lepotik belaunetaraino estaltzen duen jantzia, euritik eta hotzetik babesteklo erabiltzen dena.
soingaineko
Korrikalaria distantzia txikiko lasterketetan, non indarraren iraupena baino denbora txiki batean lortzen den abiadura den garrantzitsua.
abiadura-lasterkari