Advanced Search
Search Results
138 total results found
Angelu zuzena C erpinean eta AB aldean hipotenusa duen ABC triangelu laukizuzen batean, BC eta AC aldeen arteko zatidura edo arrazoi trigonometrikoa, A erpineko angeluaren mendean dagoena.
tangente
Triangelu angeluzuzen batean, angelu zuzena osatzen duten aldeetako bakoitza.
kateto
Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
barne angelu
Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
kanpo angelu
Erpina eta alde bat partekatzen duten angelu bietako bakoitza.
ondoz ondoko angelu
Irudia: ADB eta ADC ondoz ondoko angeluak dira.
Erretikula edo sare bati buruz, lerroen arteko angelu zuzenak dituena.
angeluzuzenkide
Lau angelu zuzen dituen eta lau aldeak binaka paraleloak dituen lauki edo koadrilateroa.
laukizuzen
Triangelu bati buruz, angelu bat zuzena duena.
angeluzuzen
Koadrilatero bati buruz, lau angelu zuzenak dituena.
angeluzuzen
Lau alde berdinak eta lau angelu zuzenak dituen poligonoa.
lauki
Lau aldeak berdinak, beraien arteko angelu zuzenekin, dituen koadrilateroa.
karratu
Lau angelu dituen figura.
koadrangelu
Koadrangelu forma dituena; lau angelu dituena.
koadrangeluar
Angelu bat zuzena duen triangelua.
triangelu angeluzuzen
Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
perpendikular
Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duen zuzen edo planoa.
perpendikular
Zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
elkarzut
Beste zuzen edo plano batekiko elkarzut izan edo angelu zuzena osatzen duenaren nolakotasuna.
elkarzutasun
Poligono edo solido bati buruz, angelu guztiak berdinak dituena.
angeluberdin