Advanced Search
Search Results
11645 total results found
Administrazio publikoek euren jardunean egindako ebazpen edo erabakietako bakoitza, dagozkien eskumenen arabera, ondorio juridikoak dituena.
administrazio-egintza
Bere barnean, matrize izeneko masa batean bateraturik, beste arroketako klasto edo harri-zati handiak, 2mm.tik gorakoak, dituen arroka detritikoa.
rudita
Gai batek beste gas, likido edo disolbatutako solido bateko partikulak bere barnean hartu.
absorbatu
Politikan diharduen pertsona, kargu publikoa betez edo besterik gabe alderdi politiko batean.
politikari
Komunitate edo talde zientifiko batean gai baten inguruan lantzen den ikerketen multzoa.
ikerlerro
Ikertzaile edo ikertzaile baten ikerketa gai orokorra, ikerketa horren helburu eta metodologiekin batera.
ikerketa-lerro
Egunkari eta aldizkarien bilduma, gehienetan liburutegi batean antolatua eta kudeatua.
hemeroteka
Beroa fluido baten barnean transferitzeko mekanismoa, tenperaturak eragiten duen dentsitate-aldaketak dakarren mugimenduaren bitartez.
konbekzio
Aipatutakoarekin batera zerrenda edo multzo berean dauden beste gauza edo kontzeptuak alde batera utzirik.
besteak beste
Aipatutakoaz gainera, bere gisako beste batzuekin batera.
beste batzuen artean
Korporazio edo negozio edo jarduera anitz biltzen dituen enpresa batean, enpresako baliabideak negozio horietara bideratzeko egiten den analisia, erabakia eta horren gauzatzea.
korporazio-estrategia
Delako narraziogintzan sortzen diren lanetako bakoitza; ohiko narraziogintzan osatzen diren narratiba zati txikietako bakoitza.
mikronarratiba
Europar Batasunean, Nekazaritza Politika Bateratua.
NPB
Bere barnean hidrokarburoak nahasturik dituen hondarra.
hondar bituminoso
Kontzeptu, ideia edo praktika bat erakunde batean egonkortasunez eta sistematikoki txertatu eta aplikatu edota hura arautzat hartu.
instituzionalizatu
Gizartea edo horren barnean dauden gizatalde eta komunitateak egitura eta sistema gisa aztertzen dituen soziologiaren adarra.
makrosoziologia
Gizartearen egitura eta haren barnean gertatzen diren fenomenoak ikertzen dituen zientzia.
soziologia
Polizia-erakunde batean, beste polizia batzuk zuzendu eta koordinatu egiten dituen polizia-kargua.
inspektore
Zerbait beste baten barnean bildu edo jaso.
subsumitu
Gorputz batek sistema fisiko baten barnean energia mota batzuk garatzeko duen ahalmena.
energia potentzial