Advanced Search
Search Results
13863 total results found
Bat-batean hasten den euria, bereziki ugaria eta laburra denean.
euri-jasa
Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuen promozioa beste batzuen webgune, sare sozial eta online kanalen bidez egiten duen marketin mota, haietatik egindako interkazioak sarituz.
afiliazio-marketin
Gehiegi eta ganorarik gabe hitz egiten duen pertsona.
mihiluze
Emakumearen ugatz edo bularra.
titi
Ugaztun emeen ugatzen moko edo punta.
titi
Titi edo ugatzen moko edo punta, nondik esnea jariatzen den.
titiburu
Neoplatonismo izeneko eskolako filosofoa; eskola horretako jarraitzailea.
neoplatoniko
Sortu, gauzatu, eratu.
formatu
Magma duena, magmaz osaturik dagoena; magmari dagokiona.
magmatiko
Ekimen bat finantzatzeko, bereziki merkataritza-sozietate baten kapitala eratu edo handitzeko, dirutan egiten den ekarpena.
diruzko ekarpen
Kuradoretza.
kuratela
Kuradore batek laguntzen duen pertsona babesgabea.
kuradoretzapeko
Pareko edo maila berekoa ez dena.
despareko
Espezie batzuen jatorri filogenetiko komuna.
afinitate
Hizkuntza batzuek elkarrekin partekatzen duten jatorria, gramatika edo bestelako ezaugarrien multzoa.
afinitate
Kristandade.
kristauteria
Kristandade.
kristaudi
Hormetan jartzen den paperez edo beste material batez egindako irudia, bereziki zerbait iragartzeko erabiltzen dena.
afixa
Hitz baten esanahia zehaztu edo hitz berriak sortzeko erabiltzen den morfema.
afixu
Zalearen edo zerbait oso gogoko duenaren nolakotasuna.
zaletasun