Advanced Search
Search Results
13872 total results found
Jateko gogoa edo jateko beharra duena.
gose
Liburu baten marjin batean txertatzen den iruzkina.
tarteki
Lapurtu egiten duena; beste norbaiten ondasunez bortxaz, iruzurrez edo ezkutuan jabetzen dena.
lapur
Zerbait poltsa batean sartu; gauzak poltsetan bildu eta gorde.
poltsaratu
Dirua edo beste zerbait irabazi.
poltsikoratu
Zerbait sakelara sartu.
sakelaratu
Zerbait, bereziki dirua, eskuratu edo irabazi.
sakelaratu
Ingurune diglosiko edo elebidun batean, hizkuntza bietan, gaitasun berdinarekin, dakien eta jarduten duen pertsona.
hiztun elebidun
Bikaina, ezin hobea.
goreneko
Haserretu, liskarra izan.
bordak erre
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua.
ISEK
Ezkutuan.
kuku
Obuluak edo gameto emeak eta sexu-hormona batzuk jariatzen ditizten bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obario
Banako emearengan, obuluak eta sexu-hormonak jariatzen dituen bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obulutegi
Hozka egiten duena; hozka egiteko joera duena.
hozkari
Zerbait edo norbait zaindu edo babesteko egiten den ekintza.
zainketa
Oroimenari dagokiona; oroimena baliatzen duena.
memoristiko
Sakabanatu, barreiatu edo banandu egiten duena.
sakabanatzaile
Bider ehun egin.
ehunkoiztu
Pitilin.
pittilin