Advanced Search
Search Results
1158 total results found
Egindako mesedeak eta ondo eginak eskertzen dituena.
esker oneko
Egindako mesedeak eskertu edo aintzat hartzen ez dituena.
esker txarreko
Gorantz doana.
goranzko
Magnitude batez mintzatuz, goraka egiten duena edo gero eta hobeto bilakatzen dena.
goranzko
Beherantz doana.
beheranzko
Magnitude batez mintzatuz, beheraka edo gero eta okerrago doana.
beheranzko
Gezurretan edo gezurrak esaten aritzen dena.
gezurti
Bereziki neskez mintzatuz, dotore eta apaina.
pinpirin
Gainazal batez mintzatuz, ura edo beste isurkari bat iragazi edo igarotzen uzten ez duena.
irazgaitz
Ergela, kaikua.
kirten
Herri xehekoa eta beraz noblea ez den pertsona.
bilau
Makur jokatzen duen pertsona.
bilau
Ekintza edo jokabideez mintzatuz, zitala, doilorra.
bilau
Monarkarengandik edo herentziaz jasotako titulu batengatik, pribilegioak dituen goi mailako gizarte klase batekoa dena.
noble
Etorki onekoa dena.
noble
Gas batez mintzatuz, erreakzio kimikoetan parte hartzen ez duena.
noble
Hara-honakako mugimendu asko dituena.
joan-etorri handiko
Gizakia erdigunean jartzen duen ikuspegi filosofiko eta epistemologikoa.
antropozentriko
Pertsona batez mintzatuz, sekretuak gorde edo ezkutuan aritzen dena.
isilkari
Dogma bati jarraitzen diona.
dogmatiko