Advanced Search
Search Results
10516 total results found
Ohartu gabe, sumatu gabe, konturatu gabe.
oharkabeki
Besterik gabe gauzak beti modu jakin batean egin direlako, egiteko modu horrekin jarraitzea.
ohikeria
Oihuka zerbait adierazi.
oihukatu
Hotz, izu edo zirrara sentitzean azaleko biloa zutitzearen erreakzio fisiologikoa.
oilo-ipurdi
Mina, gorputzeko atal batean nekez pairatzen den sentsazioa.
oinaze
Atsekabe, etsipen, izpirituko mina.
oinaze
Oinaz emandako kolpea.
oinkada
Oinez ibiltzean emandako pauso bakoitza.
oinkada
Pauso bakoitzeko ibilitako distantzia.
oinkada
Garai edo bolada ona.
onaldi
Pertsona bati buruz, aldarte oneko garaia.
onaldi
Bide okerretik doana zuzendu, konpondu.
onbideratu
Kasurik onenean.
onenera
Produktu bat biltegiratu edo merkaturatzeko erabiltzen den edonolako ontzia.
ontziki
Zerbaitek modu egokian funtzionatzeko gaitasuna.
operatibitate
Zerbaiten trukean, ordain gisa alegia, pertsona bati ematen zaion saria, izan dirutan izan jenerotan.
ordainsari
Iraganeko une batetik aurrera gaur egunera arte.
ordutik hona
Eskuz eramaten den orga edo gurdi txikia, gurpil bakarrekoa edo bikoa, bi heldulekuarekin, eta gauza txikiak garraiatzeko erabiltzen dena.
orgatila
Gizakiari buruz, oinaren atzealdeko atala, orkatilaren azpikoa.
orpo
Bertan eraikitzekoa den lursaila.
orube