Advanced Search
Search Results
11685 total results found
Aireontzi batetik hartutako argazkia.
airetiko argazki
Airetiko argazkiak egiteko teknika.
airetiko argazkilaritza
Aireontziz garraiatu.
aerogarraiatu
Interneten zehar nabigatu ohi duen pertsona.
internauta
Hesteetan gas gehiegi pilatzeak sortzen duen nahasmendua.
aerogastria
Hegazkinez bidaltzeko gutuna, pisua minimizatzeko paper mehez egindako kartazalean bertan idazten dena; delako kartazala bera.
aerograma
Gel baten antzeko material oso arina, non likidoaren ordez gasa erabiltzen den, bereziki isolatzaile moduan erabiltzen dena.
aerogel
Hegazkintzaren zaletuak biltzen dituen klub edo elkartea.
aeroklub
Aire-zurruzta indartsuak azalera lau baten kontra jaurtiz altxatu eta azalera horretan zehar mugitzen den ibilgailua.
aerolabaingailu
Aerolabaingailu.
aeroirristagailu
Hegazkinen modelo edo erreplika txikiak egiteko zaletasuna.
aeromodelismo
Hegazkin edo aireontzi baten modelo edo erreplika txikia.
aeromodelo
Aeromodelismo zalea; hegazkin eta aireontzien modelo edo erreplika txikiak egiten dituena.
aeromodelista
Aireontzi baten tripulatzailea.
aeronauta
Helizeen bitartez hegaldatzen den hegazkin txikia.
aeroplano
Airean edo gas ingurune batean suspentsioan dauden partikula solido edo likidoen multzoa; partikula horietako bakoitza.
aerosol
Esprai.
aerosol
Haizearen mugimendutik elektrizitatea sortzen duen gailua, haize-errotaren antzekoa.
aerosorgailu
Higitzen ari ez diren gasen dentsitatea, presioa eta beste propietate fisikoak eta horien aplikazioak ikertzen dituen jakintza-arloa.
aerostatika
Aerostatikari dagokiona; aerostikaren printzipioak eta legeak baliatzen dituena.
aerostatiko