Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Haran edo ibarra, bereziki estua denean.
erreka-zulo
Hots edo zarata handia.
durunda
Ipar-ekialdeko haizea, Euskal Herrian.
frantzipar
Ipar-ekialdeko haizea.
aire gorri
Aurretik existitzen zen arroka bat erasan duten prozesu fisikoen eraginez, haren osaera eta ehundura eraldatuta sortzen den arroka.
arroka metamorfiko
Oroitzen dena, oroimenera datorrena.
gomuta
Gainezka edo soberan dagoen gauza eta horren kantitatea.
gaindikin
Etzanda dagoen pertsona edo animalia gorputzaren zati bat altxatu edo guztiz zutik jarri.
agondu
Antze edo trebetasuna duena.
antzetsu
Antze edo trebetasunik ez duena.
antzekaitz
Antze, trebetasun edo gaitasunik ez duena.
antzegabe
Beste zerbaiten edo norbaiten antzera egin; beste zerbait irudikatu.
antzeratu
Antzerki-obra bat antzokian eman.
antzerkiratu
Entzute, ospe edo itzal handikoa.
entzutetsu
Gogoa nahastu, zer egin edo zer esan ez jakiteraino.
durduzatu
Norbait asaldatzea edo aztoratzea eragin.
durduzarazi
Beira edo beste material bateko ontzi zilindriko txikia da, likidoak edan edo ahora eramateko erabiltzen dena.
baso
Adimen eskas edo urrikoa.
tentel
Ekoizten duena.
produktibo
Ekoizten duena, bereziki ekoizpena nabarmen gehitu eta produktibitate edo errendimendu handiz jarduteko ahalmena duena.
ekoizkor