Advanced Search
Search Results
11686 total results found
Espainian, Lan Arloko Prozeduraren Legea.
LAPL
Ergonomiari dagokiona.
ergonomiko
Produktu, tresna, instalakuntza edo prozesu bati buruz, erabiltzailearen edo langilearen erosotasuna, osasuna eta ongizatea bermatzen dituena, aldi berean eraginkortasuna atxikiz.
ergonomiko
Zerbait ahalik eta maila gutxienekora edo neurri txikienera ekarri; delako maila edo neurria kalkulatu.
minimizatu
Zerbait ahalik eta maila gehienekora edo neurri handienera ekarri; delako maila edo neurria kalkulatu.
maximizatu
Maximizatu.
maximotu
Minimizatu.
minimotu
Norberak ahaleginik egin gabe, besteek egindako lanari esker bizi.
inoren lepotik bizi izan
Amarruz engainatua izan.
amuari lotu
Gehienez ere.
asko jota
Iraupen edo epe bati buruz, gehienez edo beranduenez.
luzeena jota
Gehienez ere.
asko jota ere
Luzeena jota.
luzeena jota ere
Erabakiak askatasunez eta independentziaz hartzeko ahalmena.
autonomia
Zenbaki edo termino kopuru finitu edo infinitu baten batuketa adierazten duen eragile edo ikurra.
batukari
Zenbaki edo termino kopuru finitu edo infinitu baten biderketa adierazten duen eragile edo ikurra.
biderkari
Lanaldiko denborak produktibitatean, laneko eraginkotasunean eta langilearen ongizatean eta osasunean duen eraginaren azterketa.
kronoergonomia
Pertsona bati buruz, bere dohai eta lorpenengatik besteak baino gehiago dela uste izan.
burura igo
Baserri batean, aleak edo bihiak gordetzeko gela, bereziki teilatuaren azpian dagoena.
selauru
Banaketa baten kurtosi-neurriaren kendura banaketa normalaren kurtosi-neurriarekiko, zeinuaren arabera leptokurtikoa edo platikurtikoa den adierazten duena.
gehiegizko kurtosi