Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Afaltzera joan.
afaritara (joan)
Afaria (bereziki leku-denborazko atzizkiekin erabilia).
afarite
Barau egunetako afari arina.
afariusi
Harrokeria, arrandia.
afankeria
Saiatu, lehiatu, ahaleginak egin.
afandu
Harrotu, harro jarri.
afandu
Harroputza, arranditsua.
afantsu
Afari-merienda.
afari-askari
Afaltzen ari izan.
afariten ari izan
Hizt egiteko ezintasun edo zailtasuna, burmuineko disfuntzioa batek eraginda.
afasia
Pertsona batez mintzatuz, afasia pairatzen duena.
afasiko
Afasiari dagokiona.
afasiko
Harrotu, harropuztu.
panpandu
Inongo konfesio erlijioso edo elizarekin harreman edo loturarik ez duena.
laiko
Klerokoa ez dena.
laiko
Subiranotasuna herritarrek demokratikoki aukeraturiko ordezkari politikoek osatzen duten parlamentu edo legebiltzarrak duen demokrazia mota.
demokrazia parlamentario
Eskuak ahurren aldetik elkarren aurka jotzeko ekintza.
txalo
Norbaiti mirespena erakutsi edo zoriontzeko esku ahurrak elkarren aurka behin eta berriz jotzeko ekintza.
txalo
Gogoz egiten den txalo oparoa, norbait zoriondu edo hari mirespena erakusteko egiten dena.
txalo bero
Bildutako jende-multzo batek aurrean duen beste pertsona edo talde bat omentzeko eta zoriontzeko egiten duen txalo-saio ugaria.
txalo-zaparrada