Advanced Search
Search Results
13804 total results found
Baserri batean, aleak edo bihiak gordetzeko gela, bereziki teilatuaren azpian dagoena.
selauru
Banaketa baten kurtosi-neurriaren kendura banaketa normalaren kurtosi-neurriarekiko, zeinuaren arabera leptokurtikoa edo platikurtikoa den adierazten duena.
gehiegizko kurtosi
Pertsona batez mintzatuz, zerbait mugitu, altxatu eta kolpatzeko ahalmena eta horren bizitasuna.
indar
Orokorrean, eragiteko ahalmena.
indar
Gorputz baten higidura aldatu edo hura deformatzeko ahalmena duen kausa.
indar
Helburuak lortu edo ondorioak izateko ahalmena.
indar
Esanahi berezia duen hitz multzoa.
esamolde
Zerbait esateko modua.
esamolde
Hitz edo esamolde bati buruz, beste hitz edo esamolde baten esanahi berdina duena.
sinonimo
Denbora labur batean; oso azkar.
aitaren batean
Hiri, eskualde edeo herrialde batera urte batean heltzen den immigrante edo etorkinen kopurua, 1.000 biztanleko kalkulatuta.
immigrazio-tasa
Afektibitate.
afektibotasun
Afektu edo atxikimenduari dagokionaren nolakotasuna.
afektibotasun
Gaitza edo eritasuna eta horri dagozkion sintomen multzoa.
afekzio
Sentimendua, emozioa.
afekzio
Grina, irrika, desira.
afekzio
Eguzkiaren edo beste izar baten inguruko orbitan, planeta edo beste objektu astronomiko bat kokatzen den distantzia urrutiena.
afelio
Erresuma batean, senidetasun harremana duten errege, erregina, printze eta printzesen taldea.
dinastia
Familia bereko pertsonaia ospetsuen taldea.
dinastia
Gai jakin batez mintzatuz, horretan aditua izan edo jakin.
iturri horretan edana egon