Advanced Search
Search Results
11708 total results found
Gizon eta mutikoei buruz, adimen eskasekoa edo ganoraz jokatzen ez duena.
tonto
Arabierari edo arabierazko kulturari dagokiona.
arabiar
Pertsona batez mintzatuz, Arabiako penintsulakoa edo hango tribuetako batean jatorri duena.
arabiar
Emakumearen ugatz edo bularra.
titi
Emakumearen ugatz edo bularretik umeak edoskitzen duen esnea.
titi
Ugaztun emeen ugatzen moko edo punta.
titi
Titi edo ugatzen moko edo punta, nondik esnea jariatzen den.
titiburu
Alexandro Handia hil zenetik (K.a 323) Kleopatra hil arte (K.a. 30 ) Antzinako Grezian garatu zen garai historikoari dagokiona, non greziar kultura klasikoa nagusitu zen Mediterraneoan zehar.
helenistiko
Neoplatonismo izeneko eskola filosofoari dagokiona.
neoplatoniko
Neoplatonismo izeneko eskolako filosofoa; eskola horretako jarraitzailea.
neoplatoniko
Kostaldean edo ibai baten ertzean ontzietako zamak hartu eta uzteko erabiltzen den tokia eta instalakuntza.
portu
Gailu informatikoen artean informazioa bideratzeko konexioa.
portu
Egunean zehar, eguzkia ateratzen denetik sartu bitartean eta beraz ilun ez dagoela.
egun-argiz
Janari askori muzin egin diona; gutxi jaten duena.
mizkin
Mokogoxo.
moko-goxo
Atsegin duen janaria edo janari gozoa baino jaten ez duena.
mokogoxo
Bereziki emakume eta neskei buruz, adimen eskasa duena edo zentzuz jokatzen ez duena.
tuntun
Tuntuna, makil bakar batekin jotzen den danbor txikia.
ttunttun
Danbor txikia, makil bakar batekin jotzen dena.
tuntun
Tuntuna, bereziki emakumeei buruz, adimen edo ganora eskasekoa.
ttunttun