Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Zerbait egitera, bereziki delitu bat, bultzatzen duen pertsona edo erakundea.
eragile
Eragiketa matematiko jakin bat adierazten duen ikurra.
eragile
Formalki helburu jakin batzuekin osatu eta garatzen den antolakuntza, bereziki finkoa eta iraunkorra dena.
erakunde
Ardatz baten inguruan biratzen duten hegalek osaturiko tresna, ontzietan eta hegazkinetan ura eta airea bultzatu eta horrela haiek mugiarazteko erabiltzen dena.
helize
Bere tangenteek ardatz batekiko angelu konstantea duten kurba.
helize
Talde edo erakunde politiko baten milizia edo atal militarra.
adar armatu
Adar armatu.
beso armatu
Espainian, Lan Arloko Prozeduraren Legea.
LAPL
Ergonomiari dagokiona.
ergonomiko
Produktu, tresna, instalakuntza edo prozesu bati buruz, erabiltzailearen edo langilearen erosotasuna, osasuna eta ongizatea bermatzen dituena, aldi berean eraginkortasuna atxikiz.
ergonomiko
Zerbait ahalik eta maila gutxienekora edo neurri txikienera ekarri; delako maila edo neurria kalkulatu.
minimizatu
Minimizatu.
minimotu
Zerbait ahalik eta maila gehienekora edo neurri handienera ekarri; delako maila edo neurria kalkulatu.
maximizatu
Maximizatu.
maximotu
Norberak ahaleginik egin gabe, besteek egindako lanari esker bizi.
inoren lepotik bizi izan
Amarruz engainatua izan.
amuari lotu
Gehienez ere.
asko jota
Iraupen edo epe bati buruz, gehienez edo beranduenez.
luzeena jota
Gehienez ere.
asko jota ere
Luzeena jota.
luzeena jota ere