Advanced Search
Search Results
13826 total results found
Euskara ama hizkuntza duen pertsona; euskaraz aspalditik dakien pertsona.
euskaldun zahar
Mendien segida, mendikatea baino txikiagoa.
mendizerra
Gizartean orokorrean onartzen den droga, legala izateagatik edota orokorrean uste delako osasun-arazo txikiagoak sorrarazten dituela.
droga bigun
Gizartean orokorrean arriskutsutzat hartzen den droga, legez kanpokoa izateagatik edota osasunean sortzen dituen kalte eta arriskuengatik.
droga gogor
Handikeria, arrandia, harrokeria.
handi-mandikeria
Molusku batzuen maskor kiribildua.
itsas kurkuilu
Delako maskor kiribildua duen Gastropoda klaseko moluskua.
itsas kurkuilu
Une jakin bateko kapitala interesak gehituz aurreragoko une batera bihurtzen duen funtzio matematikoa.
kapitalizazio-lege
Etorkizuneko kapital bat deskontu bat kenduz aurreko une batera bihurtzen duen funtzio matematikoa.
deskontu-lege
Finantza-eragiketa batean kapitala une batetik bestera bihurtzeko metodoa, etorkizunera horren zenbatekoa gehituz eta iraganera horren zenbatekoa gutxituz.
finantza-lege
Bi aldeek, zordunak eta hartzekodunak, adosten duten kapital-transakzioa, zordunak kapital bat entregatuz hartzekodunari, hartzekodunak etorkizunean entregatu beharreko kapitalen trukean.
finantza-eragiketa
Handinahiz edo handiustezko jokabidea.
handikeria
Ur biltegi artifiziala, ibai baten ibilguan eraikitako horma altu batek bidea itxiz ura pilatzen duena.
urtegi
Benetako asmoa edo nahia ezkutatzen duen egintza edo jokabidea.
disimulu
Disimulu.
disimulo
Koldar edo arrisku guztietatik ihes egiteko egintza edo jokabide gaitzesgarria.
koldarkeria
Larruazalaren gainean jartzen den prestakin biguna, zauriak sendatu eta minak eta gaitzak tratatzeko erabiltzen dena.
txaplata
Ontzietako karela babesteko eransten den zurezko estalkia.
txaplata
Aitzakia.
txaplata
Azalera baten gainean egiten den konponketa, zuloak edo kaltetutako guneak estaltzeko.
txaplata