Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Sindikatu edo alderdi politiko batean militante gisa izena emanda daudenen kopurua.
afiliazio
Gizarte Segurantzan une jakin batean kotizatzen ari diren langileen kopurua.
afiliazio
Errefuxiatuak, hots, gerra edo bestelako hondamendietatik ihesi dabiltzan pertsonak eta haien familiak jasotzen dituen kanpamentu gisako gunea, aldi baterako bizitoki gisa erabilia.
errefuxiatu-eremu
Zerbaiten berezko funtsa edo oinarrizko izaera.
zerizan
Predikatu eta beraz aditz forma bakarra duen perpausa.
perpaus bakun
Oso alferra dena.
alferrontzi
Ahalmen ekonomikoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta karga-tasa handiagka ezartzen dituen zerga.
zerga progresibo
Lurraren barnetik magma edo arroka igneoak, gasekin batera, lurrazalera isuri edo jaurti egiten duen gunea.
sumendi
Gudari talde antolatu ez erregularra, armadaren agintaritzatik at dagoena.
milizia
Antropologiari edo gizakia ikertzen duen jakintza-arloari dagokiona.
antropologiko
Zerbait argi eta garbi jakin; zerbaiten berri izan.
jakinaren gainean egon
Jakinarazi, ohartarazi.
jakinaren gainean jarri
Jakintza-arlo bateko ikerketak jakitera emateko batzarra, jakintza-arlo horrtako adituak eta interesatuak biltzen dituena.
kongresu
Sistema politiko bikameralista batean, diputatuek osatzen duten ganbera, legeak proposatu eta onartzeko boterea duena.
kongresu
Txirrinduz edo bizikletaz dabilen pertsona.
txirrindulari
Txirrindularitza praktikatzen duen kirolaria.
txirrindulari
Bizikletarekin praktikatzen den kirola.
txirrindularitza
Luzetara jarritako bi gurpileko ibilgailua, oinekin pedalei eraginez ibiltzen dena.
bizikleta
Bizikleta.
txirrindu
Bizikleta.
txirringa