Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Zerbait aurretik aipatzen den pertsona edo erakundea buru delarik egiten dela adierazteko.
gidaritzapean
Bista zuzentzeko, terapeutikoki edo asmo estetiko hutsez begian jartzen den beirazko edo plastikozko disko txiki ganbila.
ukipen-leiar
Produktibitatea gehitzearen trukean bere soldata gehitzeko langileari eskaintzen zaion aukera.
soldata-pizgarri
Lagin bateko datuekin kalkulatzen den bariantza, bereziki populazioaren bariantza zenbatesteko.
lagin bariantza
Partikularzki, populazio bariantzaren zenbatesle alboragabe edo zentratua.
lagin bariantza
Bi armada edo talde armatuen arteko borrokaldia.
gudaldi
Elkarren etsai diren bi armada edo talde armatuen arteko borroka.
gudu
Gerra.
gudu
Guztiz haserreturik; guztiz haserre izateagatik.
haserrearen haserrez
Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen berdintasuna, eredu estatistiko zenbaitetan hipotesi gisa hartzen dena.
homozedastizitate
Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen desberdintasuna.
heterozedastizitate
Partikularzki erregresioan, hondarren bariantzen berdintasuna aldagai azalduaren balio desberdinetarako.
homozedastizitate
Partikularzki erregresioan, hondarren bariantzen desberdintasuna aldagai azalduaren balio desberdinetarako.
heterozedastizitate
Homozedastizitate.
homoszedastizitate
Heterozedastizitate.
heteroszedastizitate
Erregresio eredu batean, erregresore edo aldagai azaltzaileen arteko korrelazio handia.
kolinealitate anizkoitz
Kolinealitate anizkoitz.
multikolinealitate
Euri edo txingor prezipitazio bortitz eta laburra.
zaparrada
Aldi labur batean gertatzen den zerbaiten kopuru handia.
zaparrada
Errieta eginez pertsona batek jasaten duen erretolika edo hitz-parrasta.
zaparrada