Advanced Search
Search Results
7446 total results found
Balio eskasa duen gauza.
zakurraren putz
Italiar jatorriko hari-instrumentua, hariak hatzekin pultsatuz jotzen dena, gitarraren antzekoa eta hura baino txikiagoa.
mandolina
Gallus gallus domesticus azpiespezieko emea, gehienetan arrautzak ekoizteko hazten dena.
oilo
Koldar, beldurti edo txepela.
oilo
Diziplina edo jakintza-arlo batzuk batera barnehartu edo kontuan hartzen diren egoera eta horren nolakotasuna.
diziplinartekotasun
Historiaurreko eta Antzinaroko siderurgia edo burdingintza ikertzen duen jakintza-arloa.
paleosiderurgia
Historiaurreko eta Antzinaroko metalurgia edo metalgintza ikertzen duen jakintza-arloa.
paleometalurgia
Animalien espezie batzuek gizakien artean bizitzeko duten joera.
antropofilia
Aztarnategi arkeologikoetan atzemandako animalien aztarnak ikertzen dituen jakintza-arloa, zoologia eta arkeologiako ezagutzak biltzen dituena.
arkeozoologia
Era solemnean, hotsandiz edo handitasunez egiten denaren nolakotasuna.
solemnitate
Erregionalismoaren aldeko pertsona, erakunde edo mugimendu politikoa.
erregionalista
Asteko hirugarren eguna, martitzen edo asteartearen hurrena.
eguazten
Asteko bigarren eguna, astelehenaren hurren.
martitzen
Asteko seigarren eguna, ostiral edo barikuaren hurrena eta igandearen aurrekoa.
zapatu
Asteko seigarren eguna, ostiral edo barikuaren ondorengoa eta igandearen aurrekoa.
ebiakoitz
Asteko zazpigarren eta azken eguna, bariku edo larunbataren hurrena eta astelehenaren aurrekoa.
domeka
Inauterietako igandea.
zaldibinaute
Erdi Aroko zaldunaren jarduna.
zalduntza
Odol-galtzea gorputzaren baitatik, zain edo kapilarrak hausteagatik.
hemorragia
Izaki baten funts, zergaitia edo xedea.
helburu