Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Egunean zehar, eguzkia ateratzen denetik sartu bitartean eta beraz ilun ez dagoela.
egun-argiz
Janari askori muzin egin diona; gutxi jaten duena.
mizkin
Atsegin duen janaria edo janari gozoa baino jaten ez duena.
mokogoxo
Mokogoxo.
moko-goxo
Danbor txikia, makil bakar batekin jotzen dena.
tuntun
Erresonantzia-kutxa baten gainean jarritako soka batzuk joz edo sakatuz joatzen den antzinako musika-tresna.
tuntun
Tuntuna, bereziki emakumeei buruz, adimen edo ganora eskasekoa.
ttunttun
Tuntuna, makil bakar batekin jotzen den danbor txikia.
ttunttun
Tuntuna, kaxa baten gainean jarritako sokak dituen antzinako musika-tresna.
ttunttun
Tuntun, danbor txikiaren edo antzeko musika tresnen hotsa.
ttun-ttun
Tuntuna, kaxa baten gainean jarritako sokak kolpatuz jotzen den musika-tresna.
ttun-ttun
Sortu, gauzatu, eratu.
formatu
Liburu edo paperezko argitalpen baten neurrien multzoa.
formatu
Produktu baten kanpoko itxura fisikoa, hala nola nolako tamainarekin edo nolako ontzian aurkezten den.
formatu
Informazioa aurkezteko modua.
formatu
Datuak eta informazioa sistema binarioan, bit eta byteak osatuz, kodetu eta gordetzeko modua, deskodetzeko gailu elektronikoren at behar duena.
formatu digital
Subiranoa den edo autonomia handia duen lurraldea, ezaugarri geografiko eta kultural batzuekin, non gehienetan estatu bat eraturik dagoen, sistema politiko eta arau juridiko propioekin.
herrialde
Lurrazpian dagoen magma-gordailua, batzuetan lurrazalerako irtenbide batetik magma askatzen duena, erupzio bolkanikoak sorraraziz.
ganbera magmatiko
Magma duena, magmaz osaturik dagoena; magmari dagokiona.
magmatiko
Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita edo bira oso bat egiteko behar duen denbora, hain zuzen ere 365 egun 5 ordu eta 48 minutukoa.
urte