Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epe edo aldietako bakoitza.
urte
Hilabete jakin bateko egun jakin batetik hurrengo urteko hilabete eta egun berera dagoen aldia.
urtebete
Izatea zer den eta izateko edo existitzeko moduak hausnartzen dituen metafisikaren adarra.
ontologia
Informazio-egitura batean, objektuen arteko harreman kontzeptualen multzoa.
ontologia
Itsaso azpiko lurzorua; ozeano eta itsasoetako ur-masa azpian dagoen lur azalera eta horren erliebea.
itsas hondo
Ekimen bat finantzatzeko, bereziki merkataritza-sozietate baten kapitala eratu edo handitzeko, dirutan egiten den ekarpena.
diruzko ekarpen
Zalantzan eta baterako edo besterako erabakirik hartu gabe.
astoa langan bezala
Babesgabe geratu den pertsona bat laguntzeko ardura beste pertsona batek, kuradore izenekoak, hartzen dueneko figura juridikoa; kuradorearen ardura eta jarduera.
kuradoretza
Kuradoretza.
kuratela
Babesgabe dagoen pertsona laguntzeko ardura, haren tutorea izatera heldu gabe, legalki hartzen duen pertsona.
kuradore
Kuradore batek laguntzen duen pertsona babesgabea.
kuradoretzapeko
Tutore izeneko pertsona batek adingabe bat edo pertsona babesgabe edo desgaitu bat legalki ordezkatzeko figura juridikoa; tutore horren jarduera eta lana.
tutoretza
Irakasle batek ikasle bat bere ikasketetan lagundu eta orientatzeko ardura eta jarduera.
tutoretza
Adingabe edota pertsona babesgabe edo desgaitu bat legalki ordezkatzeko ardura hartzen duen pertsona.
tutore
Ikasle bat bere ikasketetan lagundu eta orientatzeko ardura duen irakaslea.
tutore
Demiurgo edo kosmosaren adimen sortzaileari dagokiona.
demiurgiko
Talde bat zuzendu egiten duen pertsona, bereziki karismatikoa eta proaktiboa dena.
lider
Bere sailekoen artean, lehena edo nagusiena.
lider
Lider edo buruzagiaren kargua eta jarduna.
lidergo
Kiroletan, sailkapenean lehena izatearen egoera.
lidergo